ESPAINIAKO KADETE TX.: Unamunok eta Loiolak aurkariak ezagutzen dituzte jada

unamuno cadete piña
unamuno cadete piña

Maiatzaren 25etik 31ra jokatuko den Espainiako Kluben Kadete Txapelketetarako sailkatu diren talde bizkaitarrak, estatu mailan jokatuko duten txapelketetako aurkariak ezagutzen dituzte jada. Behin Espainiako Saskibaloi Federazioak zozketa egin ondoren, Loiolak emakumezkoetan, eta Unamunok gizonezkoetan, lehenengo fasean izango dituzten hiru aurkariak zeintzuk izango diren ezagutu dute.

Gizonezkoen txapelketa Zaragozan jokatuko da, eta emakumezkoena, aldiz, Tenerifen. Hona hemen txapelketa bietako egutegiak:

Espainiako Gizonezkoen Kluben Txapelketako egutegia

Andaluziako talderik onena, Malagako Unicaja; etxeko taldea den CAI Zaragoza eta Gaztela-Mantxako bigarren sailkatua izango dira Unamunoren lehenengo aurkariak, Txapelketako lehenengo fasean.

Espainiako Emakumezkoen Kluben Txapelketako egutegia

Loiola Indautxu B multzoan multzokatuta dago. Madrilgo talde onenaren kontra, Real Canoe; Kanariar Uharteetako hitugarrenaren aurka, Basket Pintadera eta Murtziako talderik onenaren kontra, Kartagena, jokatu du talde bilbotarrak.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak