KADETE MAILAKO EUSKADIKO TXAPELKETA: Bizkaiak berandu erantzun du eta Arabak titulua lortu du (53-48)

KADETE MAILAKO EUSKADIKO TXAPELKETA: Bizkaiak berandu erantzun du eta Arabak titulua lortu du (53-48)

Emakumezkoen Kadete Mailako Bizkaiko Selekzioak hirugarren postuan bukatu du, larunbata eta asteartea bitartean Gasteizko Aranalde Kiroldegian osatutako lurraldeen arteko Euskadiko Txapelketan. Hirugarren jardunaldian gaizki sartu ziren partidan eta Araba nagusi izan zen. Dena galdua zegoela zirudienean,20 puntu azpitik, Bizkaitarrek 2-16ko partziala egin zuten eta partidan sartu ziren, 38.minutuan 51-48. Baina huts egite batzuengatik partida eta titulua Araban geratu zen.

Bizkaia oso gaizki hasi zen, batez ere kontuan hartzen badugu +13 behar zutela titulua eramateko. Arabak zelai erdian presionatzen zuten, eta Bizkaiak baloi asko galdu zituen. Zubiagak 2 falta egin zituen 3 minututan eta zenbait joko zuzendarirekin probatu eta gero, Berrocalek Aita Vergara atera zuen, eta baita asmatu ere. Defentsako lehen lerro hori gaindituta, Bizkaiak ongi irakurtzen zuen baina Arabarren asmatzeari esker, 7.minuturako 16-5 zegoen aurretik Araba.

Bizkaiko selekzioak kontzentrazio gehiago eta defentsan intentsitate gehiago behar zuen, aurkariari mendean hartzen saiatzeko eta galderak murritzeko (10, 10 minututan) eta bere jaurtiketak hobeto aukeratu (2/11 biko jaurtiketetan), distantziak murrizteko (20-7 lehen laurdeneko amaieran).

ARABAK GARESTI ORDAINARAZI DIO HUTSEGITE BAKOITZA BIZKAIA

Bizkaiak presionatzen zuen, defentsak aktiboago zeuden eta hutsegite gutxiago egin zituen. Defentsan erakutsitako hobekuntza ez zen nahikoa baina 24-12koa ez zitzaion gustatzen Arabako hautatzaileari, izan ere erasoan geldo ikusten zituen bere jokalariak. Berrocalek aldaketa bat nahi zuen, defentsan eginiko aldaketa batekin  baina 15.minuturako 29-12 zegoen markagailua. Defentsa errebotean arazoak, aurkariari bigarren aukerak eman, 2+1 egoerak oparitu aurkariari…guzti honek 35-13ko markagailua uzten zuen atsedenaldian.

Estatistikek pistan gertatzen zena erakusten zuen. Bizkaiak zelaiko jaurtiketetan %19a zuen (5/27) eta 22 galera.  Soilik hiru jokalari bizkaitarrek lortu zuten saskiratzea (Vergara 8, Zubiaga 3 eta Idiri 2).

EPIKOA IZAN ZITEKEEN BUELTA

Defentsa hobetu egin zuen, Bizkaiko eremuko planteamenduak funtzionatu zuen, saskiratzeak maiz lortzen zituzten eta distantziak murriztea lortu zuten, sentsazioak aldatuz. 30 minuturako 49-29. Baina hortik eta epikoa izan zitekeen buelta emateko asko geratzen zen. Idiriren 2+1eko batek, Vergararen baloi lapurreta eta barneraketa batek,Romeroren hiruko batek eta 6 minuturen faltan 51-43. Beste bi jartiketa libreei esker 51-45.

 

Partidari buelta ematen ari ziren eta Arabak hutsegite asko egiten zituen. Vergara gogor saiatu zen eta 51-48koa lortu zuen (38.minutua). Aukerak zeuden baina Bizkaiak ez zuen saskiratze gehiago lortu.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak