Kastro Urdialesen 3×3-a, udan lehena

Kastro Urdialesen 3×3-a, udan lehena

Denboraldiaren amaiera iritsita, torneo diferenteak izaten dira udan ere saskibaloia guztiz alde batera utzi nahi ez dutenentzat. Lehena, Kastroko Basket Klubak antolatutakoa dugu Amestoi parkean, uztailaren 9an.

Izena emateko epea uztailaren 6ra arte dago irekia, Baby mailatik Senior arte. Apuntatzeko talderik ez baduzu, ez kezkatu, antolatzaileek batean kokatuko zaituzte eta. Parte hartzea doakoa da, adin guztiak aintzat hartuz.

Informazio gehiago: campuscastro@gmail.com emailean edota 646 629 848 telefonoaren bitartez.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak