BizkaiaBasket Fundazioaren 2014ko Udako Kanpusa amaitu da inoiz baino parte hartzaile gehiagorekin

Campus de Verano Fundación BizkaiaBasket 2014
Campus de Verano Fundación BizkaiaBasket 2014

Guztira 111 parte hartzaileekin, kanpus honen errekorra, joan den ostiralean BizkaiaBasket Fundazioaren 2014ko Udako Kanpusari amaiera eman genion. Saskibaloiaz eta lanez betetako astean, gozamenerako denbora ere egon da. Azken urteetan bezala, Joxean Figueroak zuzentzen duen Kanpusak luxuzko bisita izan du, aurten Javi Salgado jokalari bizkaitarra kanpusean egon baita, parte hartzaileen galdera guztiei erantzunez.

Saskibaloia, aisialdirako denbora eta bestelako ekintzak, taldekide eta adiskide berriak ezagutu… BizkaiaBasket Fundazioaren V. Udako Kanpusak inoiz baino jokalari gehiago bildu izan ditu aurten. Primerako talde teknikoarekin egindako eguneroko lanaz gain, aurten parte hartzaileek Gipuzkoa Basketeko jokalariaren bisita izan dute, Javi Salgadorena, hain zuzen ere. Bilbao Basketeko jokalari ohia, jokalarien galdera guztiak gustora erantzun zituen, bertan hainbat gai jorratu zirelarik, kanpuseko txikienek kazetari rola hartuz, hainbat galdera bota baitzizkioten Salgadori.

Ostiralean, azken entrenamendu saioen ondoren, diplomak banatzeko garaia heldu zen, eta adiskide berriek elkar agurtu zuten. Saskibaloiari esker lagun berri ugari egin dituzte kanpusaren bosgarren edizio honetara hurbildu diren ume eta gazteak.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak