GDKO Ibaizabal eta Santurtzik sailkapeneko behealdeko taldeen aurka irabazi dute

GDKO Ibaizabal eta Santurtzik sailkapeneko behealdeko taldeen aurka irabazi dute

Soilik GDKO Ibaizabal eta Santurtzik lortu dute asteburu honetan garaipena. Talde biek, jaitsiera postuen inguruan dauden taldeen aurka jokatu beharra zuten, eta nahiko eroso lortu zuten garaipena. RETAbet eta Zornotza ez ziren ondo aritu Valentzian eta Zornotzan. Lointek Gernikak ezin izan zuen irabazi IDK Gipuzkoa taldearen aurka derbian eta Bidaideakek porrota jaso du Albaceten.

VALENCIA BASKET 83 – RETABET BILBAO BASKET 61

RETAbet Bilbao Basketek ezin izan zuen irabazi Valentzian, izan ere nahiz eta partiduan ondo sartu, eta etxeko taldearen erasoaldiei aurre egin, hirugarren laurdenean valentziarrek 13-0eko partzial bat ezarri zuten eta hori gehiegizkoa izan zen Carles Duranen taldearentzat.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 57 – IDK GIPUZKOA 62

Etxean jasotzen duen lehen porrota jaso zuen Lointek Gernika Bizkaiak denboraldi honetan. Gernikarrak ez ziren fin ibili eta Asurmendiri esker markagailuko aldea ez zen gehiagora joan. Atsedenaldirako 2/17 baino ez zuten lortu biko jaurtiketetan.

Atsedenaldia eta gero etxeko taldeak  partiduari buelta emateari ekin zion eta 38. Minutuan Naiara Diezen hiruko batek taldea aurretik jarri zuen 57-59. Baina Azu Muguruzaren neskek gehiago merezi zuten, eta 200 minutu posibleetatik 193 jokatuta zutenek, gehiago merezi zuten.  Jardunaldiko MVPa Lointek taldeko hegaleko pibota den Amisha Carter izan zen.

TORRONS VICENS 98 – AMETX ZORNOTZA  71

Zornotzak aukera paregabea galdu zuen,goiko postuetako taldeei erritmoa jarraitzeko. Sailkapenean horren ondo ez dagoen Torronsen aurka galtzea atzerapausoa izan da. Saskiratzeetan makal dabilen taldea da Torrons eta 98 sartu zizkien zornotzarrei. Mikel Garitaonandiaren mutilek erraztasun asko eman zien eta asko nabaritu zuten Gantten falta erasoan. Atsedenaldira bizirik iritsi ziren Zornotzarrak 50-40, baina defentsan egindako hutsegiteek partidua galtzera eraman zioten.

PONCE VALLADOLID 42 – GDKO IBAIZABAL 60

Seigarren garaipena jarraian GDKO taldearentzat, oraingoan Valladolideko Ponce taldearen etxean. Valladolideko taldea ez zen ondo ibili eta argi erakutsi zuten zergatik diren jaitsierako postuetan amaitzeko hautagaietako bat. Atsedenaldia eta gero partidua berdeen alde jarri zen eta hirukoez aparte, erasoko beste aukera batzuk bilatu zituzten, hurrengo distantziatik 0/11 bat lortuz.

CB SANTURTZI SK 90 – VENTA DE BAÑOS 59

Santurtzik erraz irabazi zion, jaitsiera postuetatik hurbil dagoen Venta de Baños taldearen aurka. Lehen 10 minutuetan markagailua oso pareko zegoen baina hortik aurrera 28-9ko partziala lortu zuten eta atsedenaldirako dena erabakita zegoen.Perimetroan nagusitasun handia erakutsi zuten eta Santurtziarrek Unai Calbarroren itzulera ospatzeko parada izan zuten. Bilbotarrak 6 puntu eta errebote bat lortu zituen.

ALBACETE 77 – BIDAIDEAK BILBAO BSR  67

Talde Bilbotarrak ezin izan zuen Albaceteri irabazi. Manning Britainiarrak maila oso handia erakutsi zuen baina ala eta guztiz ere partidua oso berdindua izan zen. Hirugarren laurdeneko azken zatian aldea handitu zen bizkaitarren hutsen ondorioz. Aldeak asko handitu ziren, 35. Minutuan 70-55 izatera arte. Bilbotarrek ez zuten vuelta emateko aukerarik izan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak