Gernika Bizkaiak Emakumezkoen Ligarako Igoera Fasea jokatuko du Logroñon

ACB eta FEB txapelketetako partidu gehienak azken minutuetan erabaki dira

Asteazkenean FEBek argitaratu duen moduan,Emakumezkoen Ligarako Igoera Fasea Logroñon jokatuko da. Beraz, orain dela asta batzuk sailkatu zen talde bizkaitarrak, Gernika Bizkaiak, etxetik gertu jokatuko du. Bertaratzeko eta gure neskak animatzeko aitzakiarik ez dago.

Espainiako Saskibaloi Federazioak, Club Deportivo Promete eta Errioxako Saskibaloi Federazioarekin batera antolatuko du Emakezmkoen Ligara igotzeko Fasea. LF2-ko 8 talderik onenak bertan izango dira, apirilaren 24tik 27ta Logroñon. Logroñok, beraz, Caceres, Huelva eta Zamoran egin izan diren faseen lekukoa hartuko du.

Oraindik liga amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean, hona hemen falta jadanik sailkatuta dauden taldeak. A multzoan, Durán Maquinaria Ensino, Universitario de Ferrol eta Al-Qázeres Extremadura, eta B multzoan, aldiz, Gernika Bizkaia, Fundal Alcobendas, Campus Promete eta CREF ¡Hola! 

Txapelketa sistema aurreko denboraldietako berbera izango da. Lau taldez osatutako multzo bi egongo dira, ligazka bat jokatuko dutelarik. Multzo bakoitzeko lehenengo biek fasez aurrera egingo dute, eta multzo bakoitzeko lehenengo salkatuak bigarrenaren aurka jokatuko du, amaierako sailkapena zehazteko. FEBtv-k torneo hau eskainiko du.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak