Eskola mailako saskibaloia hasteko dena prest dago eta Eskola Laguntzaileek jaso dituzte beraien txartelak

Eskola mailako saskibaloia hasteko dena prest dago eta Eskola Laguntzaileek jaso dituzte beraien txartelak

Dena prest eskola mailako saskibaloia hasteko. Multzo gehienetan asteburu honetan hasiko da, baina preminien mailan, bai 3×3 eta bai 5×5 eran, Azaroaren 5ean hasiko dira. Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik zenbait gauza gogorarazi nahi dizuegu.

TALDEENTZAT

  • Datorren larunbatean, Urriak 22, hurrengo mailetako eskolarteko ligak hasiko dira:
    • Haur maila (Emakumezkoak,Gizonezkoak eta Mistoak)
    • Mini (Emakumezkoak,Gizonezkoak eta Mistoak)
    • Eskolarteko Emakumezko Junior/Kadeteak
    • Gizonezko Kadetak/Misto
  • Ordutegiak eta jokatuko diren zelaiak berrikusi Lehiaketak – Emaitzak/Lehiaketak atalean. Bakoitzak bera dagoen multzoa bilatu behar du, lehen jardunaldia bilatu eta ordua ikus dezake. Jokalekuaren informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo partidak atalean ikus dezakezu.
  • Partidetara parte-hartzaileen lizentzia guztiekin joan beharko da. Oraindik ez badituzue eskola kiroleko lizentziak jaso, parte-hartzaileak ageri diren Izen Emate triptikoa aurkeztu beharko da. Lizentzietan edo triptikoan agertzen ez diren jokalariek ezingo dute jardunaldi horretan parte hartu, eta datozen jardunaldietan parte hartu ahal izateko, Eskola Kirolean izena behar den bezala eman beharko dute.

ESKOLA LAGUNTZAILEENTZAT

Posta bidez Eskola Laguntzailea txartel berria bidali zaizue zuen etxeetara. Hori dela eta, suposatzen dugu aste honetan zehar zuen postontzietan jasoko dituzuela. Egon zaitezte adi.

Denboraldi honetan berritu dutenentzat, txartel honek aurreko denboraldietan indarrean egon den txartela ordezkatzen eta baliogabetzen dute.

Azkenik, Eskola Laguntzaile zenbakia beti izan duzuena izango da, hori dela eta txartel hau mantentzea erregutzen dizuegu hurrengo berriztapenentzat.

Gogora ezazue Eskola Laguntzaile bezala aritzeko, txartel hau NAN txartelarekin batera eraman beharko duzuela eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioko edozein kideren aurrean erakutsi beharko da.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak