Sartu jaurtiketa libre bat atzeraka eta irabazi datorren denboraldirako zapatilak

Sartu jaurtiketa libre bat atzeraka eta irabazi datorren denboraldirako zapatilak

Betidanik gustatu izan zaizkigu erronkak bizi garen lurralde honetan. Horregatik, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta Edonorak hurrengoa proposatzen dizute: atzeraka jaurtiketa libre bat sartu eta erronka beste hiru pertsonari proposatu. Hori eginez gero, 2015-2016 denboraldirako zapatilen zozketa batean hartuko duzu parte. Hauxe da egin behar duzuna:

  1. Atzeraka jaurtiketa libre bat sartzen agertzen zaren bideo bat grabatu ezazu, zu bakarrik edo norbaitek lagunduta, eta ondoren, erronka hiru taldekide edota lagunei proposatu behar diezu. Adibidez >>> “@BizkaiaBasket-en eta @Edonora-ren erronka lortu dut eta honako hauei proposatzen diet: ………., ……….. eta ………..”
  2. Partekatu ezazu bideoa sare sozialetan #zapas1516 hashtagarekin, EDONORK ikusteko moduan. Facebook, Twitter edo Instagram erabili dezakezu, baina garrantzitsuena bideoa edonork ikusteko modukoa igotzea da, zure partehartzea kontuan hartu ahal izan dezagun. Zozketa bat egingo dugu partehartzaile guztien artean, eta partehartzaileak 2015-2016 denboraldirako zapatilak lortu ahal izango ditu.
  3. Zozketan parte hartu ahal izateko, Facebooken eta Twitterren Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren (BizkaiaBasket) eta Edonoraren jarraitzaile izan behar zara.
  4. Zozketan edonork har dezake parte, arestian aipatutako urratsak jarraituta. Irabazleak oraindik zehaztear dagoen datan jaso beharko du saria, Edonorak Particular de Estraunza, 7, Bilbo helbidean duen dendan.
  5. Parte hartzeko epea: 2015 ekainaren 19ra arte

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak