Sarien banaketa “Bizkaiko Saskibaloiaren Festa Nagusian”

frontón trofeos
frontón trofeos

Hurrengo ostiralean, ekainaren 20an, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak, denboraldi honetako kategoria federatuen eta eskolarren TXAPELDUNEN eta TXAPELDUNORDEEN Trofeoen banaketa ekitaldia ospatuko du.

Eguna: ekainak 20 (ostirala)

Ordua: 18:30etatik 21:30etara

Tokia: BIZKAIA FRONTOIA (C/Martín Barua Picaza,27-2º de Bilbao)

“BIZKAIKO SASKIBALOIAREN FESTA NAGUSIA”-n trofeoak jaso behar dituzten talde federatu eta eskolarrentzat dauden gonbidapenak, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren lokaletan, (Martín Barua Picaza kalea,27-2. Solairuan, Bilbo),   jaso beharko dira ekainaren 12tik (osteguna) aurrera, goizeko 11:00etatik 13:00etara.

Trofeoak jaso behar dituzten talde federatu eta eskolarrei gogoarazi nahi diegu, ekitaldira joan behar direla, ez baita inolako trofeorik ekitalditik kanpo banatuko.

Emakumezkoen eta gizonezkoen Senior, Junior eta Kadete kategoria bakoitzaren Fase Finalen amaieran jokalekuan bertan euren trofeoak jaso zituzten taldeek ere, ESKOLAR ETA FEDERATUEN SASKIBALOI JAIRA joateko aukera dute, baldin eta aldez aurretik behar dituzten gonbidapenak eskatzen badituzte.

GIZONEZKOEN ETA EMAKUMEZKOEN JUNIOR – KADETE KOPAKO TXAPELKETETAKO TROFEOAK, EKITALDI HONETAN BANATUKO DIRA

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak