Eskola Laguntzailea bilatzen da

Eskola Laguntzailea bilatzen da

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak kudeaketa eta Eskola Laguntzailea Programarekin elkarlanerako erreminta berri bat sortu du, Ikastetxeei zuzendua. Hona hemen zertan datzan eta nola erabili behar den.

1. Eskola laguntzaile bat behar duzula uste baduzu, atariko banner-ean sartu, Eskola Laguntzailea……BILATZEN DA jartzen du.

2.  edukia euskaraz eta gaztelaniaz duen orri batera sartuko zara eta hurrengo datuak argi egon beharko dira:

  • “ESKOLA LAGUNTZAILEA ELKARLAN ESKAERA hau sarritan edo puntualki Eskola Laguntzaileak lortzeko benetako zailtasuna duten Ikastetxeei zuzendua dago
  • Eskaerak jasotzeko eta Eskola Laguntzaileen kolektibora zabaltzeko azken egunak, asteazkenak izango dira, goizeko 11ak baino lehen.
  • Bizkaiko Saskibaloi federazioak ez ditu arbitroak errazten eskolarteko partiduetarako, soilik erreminta hau jartzen du ikastetxeen zerbitzura, hauek iragartzeko eta interesa duten Eskola Laguntzaileak beraiekin harremanetan jartzeko.

3. Jendeak berriz emotikonoaren gainean klikatzean datuak sartuko ditu Eskaera Orrian, atal guztiak bete beharko dituztelarik.

Eskera honetan “oharrak” atal bat agertzen da, partidu batzuetarako edo denboraldi osorako eskola laguntzaileak eskatzen dituztenentzat erabilgarria izan daitekeelarik.

BEHIN FEDERAZIOAN ESKAERA JASO ONDOREN HONELA FUNTZIONATUKO DA:

  1.  Behar den bezala eta epean jaso dela egiaztatuko da. Behar den bezala diogunean, eskola laguntzailea lortzeko benetako zailtasuna atalak dioena betetzea da, hau da, lagunarteko partiduentzako ez izatea, Ikastetxe horretan zenbait eskola laguntzaile altan daudela ez ikustea( gogoratu 923 eskola laguntzaile daudela altan emanda. Eskola laguntzaileen faltan, partiduak arautegia ezagutzen duten kideek arbitratuak izan daitezke, nahiz eta denboraldi honetan ez egon Eskola laguntzaile bezala altan emanda,etab.
  2. Igorleari testu guztia bidaliko zaio email bidez baiezta dezan eta une berean erraztutako telefonoari deituko zaio. BAIEZKO ERANTZUNIK JASOTZEN EZ BADA, IRAGARKIA EZ DA INOIZ 2017/2018 DENBORALDIKO ESKOLA LAGUNTZAILEEN KOLEKTIBOARI BIDALIKO. (Neurri hauekin, erreminta honen erabilera EZ EGOKIA ekidin nahi da).
  3. Behin aurreko pausuak burututa, IGORTZAILEAK JASOTAKO IRAGARKIA bidaliko zaie ESKOLA LAGUNTZAILEEN KOLEKTIBOARI, birbidaltzeko baimena dugularik.

Eskola Laguntzaile bezala interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanean email, mugikor edo WhatsApp bidez, guk erraztutako pertsonarekin.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak