“Geure helburua ez da Liga irabaztea, ibilbide on bat egitea eta jokalarien aurrerapen indibiduala ikusi ahal izatea baizik”. Hala mintzatu da Estitxu ibarretxe, GDKO Ibaizabaleko entrenatzaileak aste honetako elkarrizketan. Interesgarri kontsideratu dugu berarekin hitz egitea, LF2 maila barnean hirugarren postuan baitaude une honetan galdakaoarrak, 6 garaipen eta porrot bakarra alegia. Taldearen beraren egungo egoeraz, denboraldiaren orain arteko balantzeaz eta entrenatzaile moduan aplikatutako teknikez aritu zaigu, besteak beste. Ikus ezazu jarraian eta gozatu!