LF2rako igoera-maila fasea: mailaz igotzeko aukera kendu dio Campus Prometek Tabirako Baquéri

LF2rako igoera-maila fasea: mailaz igotzeko aukera kendu dio Campus Prometek Tabirako Baquéri

Bere eskuetan izan zuen Tabirakok Nesken Bigarren Mailara itzultzeko parada, baina ezin aprobetxatu. Errioxako Lobete polikiroldegian jokatu zen Fase Finala aurreko asteburuan. Nahitaezkoa zitzaion 6 puntuko errenta azkeneko partiduan, eta luzapenera iritsi arren ez zuen hura lortu.

Lehen norgehiagoka eskuratu zuten Jesús de Vicenteren neskek San Isidroren aurka, 52-62. Propioa egiten zuen halaber CD Prometek Segoviako Unamiren kontra, garaipena luzapenean erdietsiz, 68-59.

Bigarrenean, Unami berari egin behar zioten aurre durangarrak. Sufritzea zegokion eta hala ibili ziren estu-estu bi puntu soilez galduta Nuria Maurtuak azkeneko jokaldian hirukoa sartu ez zuela, 60-62. Gauzak horrela, 6 puntuko diferentzia eskuratzera beharturik zeuden kafeterak hirugarren jardunaldian CD Prometeren aurka.

Lokal Moduan jokatzeaz gain, Liga Erregularrean lider bukatu eta fisikoki hoberen konpentsaturiko plantila mendean hartu behar zuten bizkaitarrak. Inolaz ere lan makala. 450 ikusle bildu ziren norgehiagoka gozatzeko prest.

Aurreneko bi jokaldietan Miriam Goiache pibotak saskiratu eta kontran 4-0 hasi arren, erreakzio bikaina planteatu zuten durangarrak laurdenaren gainerako minutuetan, amaieran 7-10 bukatuz. Erasoan zentratu ziren gero errioxarrak eta guztiz parekatu zuten partidua momentu batez, 22-22. Bestalde, zehaztasun eza nabaria zen zenbaitetan bi taldeetan. Hutsartea eskatu Jesús de Vicentek eta jokoan hobetzen saiatu zen Tabirako berriro, etenaldira 24-26ko markagailuaz baliatuta.

Bueltan, Goiachek berdindu eta taldea aurreratu zuten ostera Sara Guillen eta Paloma Torrak sartutako puntuek. Hala jarraitu zuten eta hirugarren laurdena bukatzeko 5 minuturen faltan 5 puntuko abantaila lortzen zuten. Aktitude zorrotzez ekin zioten durangarrak ondoren eta 42-45 aurreratu ziren Miren Goraneren elkarren segidako hiru hirukoei esker. Beste behin ere Cristina Hernández eta Miriam Goiachek bere taldea aurreratzen zuten, 46-45. Ordutik aurrera, ordea, durangarrak konektatu eta distantzia luzea aprobetxatuz 7 puntuko errenta lortzen zuten soilik 40 segundo falta zirelarik. Bazegoen ia, baina Tabirakoren hurrengo jokaldiko errakuntza eta bonus-ean sarturik egon izanaren egoerak partidua berdintzea probokatu zuen 64ra.

Intentsitate eta erritmo handia markatu zuten biek luzapenean eta finean Campus Prometek garaitu zuen 71-69. Beraz, haiei dagokie datorren denboraldian LF2an egoteko postua.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak