KADETE AMAIERAKO FASEAK: Bizkaiko tituluak jokoan

fases finales cadetes
fases finales cadetes

Intentsitate handiko astebeburua dugu aurretik, kadete kategorian, maila horretako Amaierako gizonezkoen eta emakumezkoen Bizkaiko Faseak baititugu. Neskek Bizkaiko titulua Sopelan jokatuko dute, eta mutilek, aldiz, Durangon.

Zortzi talde, egoitza bi, titulu bat jokoan, eta emozio ugari asteburu honetan kadete kategorietan biziko duguna. Durangoko Landako Kiroldegian Unamuno da titulua erdiesteko faboritoa, eta Getxo, Tabirako eta Leioa ere titulua irabazten saiatuko dira. Bestalde, emakumezkoetan, Sopelako Urko Kiroldegian Indautxu da faborito, eta Gernika, Tabirako eta Getxoren aurka arituko dira.

Unamuno (gizonezkoetan) eta Loiola Indautxu (emakumezkoetan) Euskadiko txapeldunordeak dira, eta Espainiako Kadete Txapelketetara joango dira. Hona hemen taldeen inguruko informazioa:

– Amaierako Fasea Kadete Emakumezkoak

– Aamaierako Fasea Kadete Gizonezkoak

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak