Kadete Neskak: Gernika, Bizkaiko txapeldun

Kadete Neskak: Gernika, Bizkaiko txapeldun

Argi zirudien Gernikak lortuko zuela titulua aurreko egunetan emandako emaitzei erreparatuta. Hala burutu ziren iragarpenak atzo Lauro irmo irabazita (27-63). Emozio gehiago zegoen ordea txapeldunorde izateko postua nork erdiesten zuen jakiteko. Bada, La Sallerentzat izan zen, bart jokatutako partiduan Mungiari 53-62 irabazita.

Zonaldeko defentsa ongi aplikatuz eta gehiengo erreboteak berreskuratuta, berehala azaldu zuen haren menpekotasuna La Sallek Mungiaren aurka. Erritmoa eta baloiaren zirkulazioa hobeagoak bilbotarren aldetik, 25-46 atsedenean. Miriam Vallejo antolatzailea deskantsatzen utzi zuen orduan Markel Gómez entrenatzaileak eta kostata sartu zituzten saskiraketa batzuk hirugarren laurdenean. Urduritasuna nabaritzera heldu ziren une batez azken hamar minutuetan, Mungiak desabantaila 5 puntu soiletara utzita. Aldiz, 2 minuturen faltan, hori kolorekoen aldetik hoberen aritutako Ane Romero azaldu eta hiruko bat gehi beste saskiraketa bat lortu zuen mamuak uxatzeko. Azkeneko emaitza lehen aipatu 53-62 izan zen.

Kolorerik gabeko partidua bigarrena Lauro eta Gernikaren artekoa. askozaz ere gehiago nabarmendu ziren gernikarrak barne eta kanpoko jokoan. 5-19 lehen laurdena amaituta, 8-35 atsedenean. Biziago ibili ziren zentzu guztietan. Halere, esan beharra aago Laurok oro har positiboki egin duela lan; gogora dezagun Maila Berezitik zetorrela.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak