Gorka De Juan: ”Pozgarriena taldea hazten ikustea izan da”

Gorka De Juan: ”Pozgarriena taldea hazten ikustea izan da”

Mini mailako Euskadiko selekzioak Espainiako Txapelketa bikaina egin du, non bosgarren postuan amaitu duten. Horren harira, Gorka De Juan hautatzailearekin hitz egin dugu.

Bosgarren postuaren ostean, zein balorazio egiten duzu Txapelketaz?

Uztailean taldearekin lanean hasi ginenetik San Fernandotik itzuli ondoreneko tarte guztia biribila izan da.
Ez dugu fisikoki ustekaberik izan, tarte guztian erabili ditudan jokalari guztiek lan bikaina egin dute, eta batez ere duten guztia eman dute, ilusi handiz, eta guri hautaketako lana zailduz.
Aurrera eraman nahi izan dugun plangintza zelaian ikusi da, bai lagunarteko partidetan zein txapelketan, beraz, zer gehiago eska dezaket? Bueno, bai, gehiago eska dezaket. Jokalari guztiek, eta talde teknikoak asko gozatu dugu tarte honetan, eta beraz balorazioa, bakarra izan daiteke, hasieran esan bezala, biribila. Bosgarren postuarekin amaiera ezinhobe bat eman diogu hilabeteetako lan guztiari.

Bizitako une guztietatik, zeinekin geratuko zinake?

Esaerak dioen bezala, zaila da une bakarrarekin geratzea, bizitako une guztiekin. Konfidantza izan daiteke, Marinen lortutako hiru garaipenetan, Andaluziaren aurkako partidako urduritasunak, eta gero berau kendu ondoren nola jokatu genuen, Balearren eta Galiziaren aurkako garaipenak, jaitsieratik urrundu gintuztenak, taldeak garaipen hauek ospatu zituen poztazuna, Balentziaren aurkako garaipena, asken uneetan haiek sartutako saskiratzearekin bat goitik jarri zirelako, eta gureek asken segundoan sartutako hirukoarekin garaipena lortu, eta nola ospatu zuten…
Entrenatzaile bezala, gehien bete nauena taldea nola hazi den ikustea izan da, egunez egun, partidaz partida, benetako talde bat bezala, eta lagun giroan. Baina benetan, zerbaitekin gelditu behar badut, beste hautatzaile baten hitzekin, eta orain laguna dudana, azken partidaren ostean, bosgarren postua lortu genuen esan zidana: “Batzuetan saskibaloia justua da. Txapelketan egin dezuten joko sendo eta alaiarekin, merezi dezute bosgarren postua. Baloi horrek sartu behar zuen”. Benetan elkarbanatzen dut.

Zer da Mini2016 esperientzian gehien baloratzen duzuna?

Duda barik, taldearen gizaki arloa. Helarazten duten ilusioa adin hauetan, Txapelketan zehar egon den giroa selekzio guztien artean, zelaian eta bertatik kanpo lagunak egiteko erakutsi duten gaitasuna…nesken hautatzaileekin izandako giroa. Laburbilduz, denak erraztu du txapelketa ongi irten dadin, eta etorkizunean lanean jarraitzeko gogoak ematen ditu.

Zure ustez, zein dira Euskadin praktikatzen den saskibaloiaren eta beste selekzioetan praktikatzen den saskibaloiaren ezberdintasunak?

Zaila dela uste dut alderaketa hau egitea ikusi dugunarekin, izan ere gutxi ikusteko aukera izan baitugu, gure aurkariak eta finalak. Nire ustez, ezberdintasunik nabarmenena arlo fisikoan dagoela, teknikoan baino, batez ere kanpoko jokalarietan. Hori bai, teknikoki oso jokalari landuak ikusi ditugu, fisiko onarekin eta teknika oso onarekin, non lan ordu asko dituzte atzean, hemen ditugunak baino gehiago.
Saskibaloiari dagokionez, gehiengoek minibasketeko filosofia mantentzen dute, hau da, eraso alai batean oinarritzen dira, defentsan ideia taktiko asko sartu gabe. Nire ustez, federazio handiek, lizentzi gehiago dutenek, generazioetan gutxiago sufritzen dute, guk bezala diot, izan ere oraingoan jende ona tokatu zaigu, multzo orekatu bat, eta ongi moldatu dira nire ideiara, eta horri esker ongi lehiatzeko aukera izan dugu, bai txapelketan, baita prestakuntzan ere, eta hau errepikatzeko zaila da.
Horregatik, oso pozik gaude gure taldeek egiten duten lanarekin, izan ere hain gaizki ez da lan egiten denbora gutxian selekzio indartsuenekin aurrez-aurre lehiatzeko gai izan baikara.

Euskal jokalarien indarguneak eta ahuleziak?

Gure indarguneak, dudarik gabe intentsitatea, eta baloiari izan dugun agresibitatea izan dira, izan ere, horrek ongi defendatzea ahalbideratu digu falta gutxi eginaz. Taldearen oreka ere partidetan maila ez jaistea lagundu du, eta hori gainontzeko selekzioetatik lagundu digu. Honen adibide gisa, San Fernandon jokatutako bost partidetan, soilik lau minutu txar izan ditugu, gainontzeko minutuak arpegia eman dugu, eta baloi bakoitza lehiatu dugu. Beste indargune bat, galdutako baloi kopuru eskasa izan da, izan ere aurkariek gogoz lan egin behar izan dute guri baloia berreskuratzeko.

Ahuleziei dagokionez, zerbait esatearren, kanpotik izan dugu portzentai kaskarra izan da, izan ere lau metroko marratik une batzutan asmatu dugun arren, orokorrean aurkariek gehiago izaten zuten, eta hori gustatuko litzaidake besteen erregulartasuna izatea.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak