Egin zaitez Bilbon egoitza duen 2014ko Munduko Kopan boluntario

Egin zaitez Bilbon egoitza duen 2014ko Munduko Kopan boluntario

Bilboko egoitzan parte hartu nahi dutenentzat martxoaren 31ra arte, 2014ko Munduko Kopako Boluntarioen Programan izena emateko epea zabalik egongo da. Interesatuta bazaude, edo esperientzia ahaztezina bizitzeko ezagutzen duzun norbait inguruan izanez gero, ez ezazu denborarik galdu eta izena eman ondoren agertzen diren linketan.

Boluntario bezala parte hartzeko, lehenik eta behin tramitazioa FEB bitartez egin beharko da, behar beharrezkoa baita inskripzioek FIBAko araudia eta segurtasun neurriak betetzea (ez ahaztu izena ematerakoan Bilbo egoitza adieraztea). Ondoren, Bilboko eta Bizkaiko boluntarioak Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik kudeatuko dira.

Esperientzia apartaz gain, Bilboren eta Bizkaiaren irudien alde lan egiteko aukera duzu.

2014ko Munduko FIBA Koparako jarri dituzten lan area ezberdinak aurkitu. HEMEN

Boluntario gisa 2014ko Munduko FIBA Kopan parte hartzeko beharrezkoa da ondorengo dokumentuan aurkituko duzun inskripzio orrian izena ematea. HEMEN

Eskubideen eta betebeharren inguruko informazioa, gaztelaniaz ikusgai.

Izena eman duzunean, ez ahaztu konfirmazio e-maila bat voluntarios@bizkaiabasket.com helbide elektronikora bidaltzea, zuen izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa bidaliz.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak