BSFko euskarazko II. Saskibaloi Heziketa Jardunaldiak – Leioa 2014

BSFko euskarazko II. Saskibaloi Heziketa Jardunaldiak – Leioa 2014

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak, Leioa SBT eta Leioako Udalarekin batera “Bizkaiko Saskibaloi Federazioko euskarazko II. Saskibaloi Heziketa Jardunaldiak” antolatu ditu, BizkaiaBasket Fundazioaren, Gabriel Aresti euskaltegiaren, Leioako Udalaren euskara zerbitzuaren eta Kiroleneren laguntzarekin batera, joan den apirilaren 14an eta 15ean, helburu nagusia entrenatzaile gazteei euskarazko oinarrizko saskibaloi heziketa eskaintzea zelarik.

Leioako Kandelazubieta Kiroldegiak hartu ditu urte honetako euskarazko heziketa jardunaldiak, apirilaren 14an eta 15ean, guztira 11 orduko iraupena izan duelarik. 16-20 urte bitarteko 18 lagunek heziketa jardunaldi hauetan parte hartu dute, eta hitzaldi praktikoetan, Leioako Txomin Aresti ikastetxeko mini jokalariak izan dira.

Astelehenean, Josu Mansoren (Trebakuntza teknikoak hastapenean) eta Eneko Hormaetxearen (Heziketa fisikoa eta propiozepzioa) hitzaldi/saio praktikoak izan zituzten jokalekuan eta Jokin Kamiruagaren (Talde zuzendaritza – orientabideak) hitzaldia. Asteartean, Gabriel Aresti euskaltegiko Xabi Monasterio euskarazko motibazio estrategien inguruan mintzatu zen, eta hainbat egoera praktiko planteatu zituen. Ondoren, Iñaki Camareroren txanda heldu zen (Joko errealaren praktikotasuna bilatzen). Azkenik, luxuzko gertalari baten presentzia izan genuen, Zilarrezko Adecco Ligako Zornotza ST-ko lehenengo entrenatzailea den Mikel Garitaonandia izan baikenuen (Bakarkako taktikaren lanketa hastapenetik).

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak