C.B. Oribeltza Portugaletek antolatutako “Eskolen IV. Torneoa”

torneo escuelas oribeltza
torneo escuelas oribeltza

Joan de larunbatean, apirilaren 12an, Portugaleteko Ruperto Medina Kiroldegian, Club Baloncesto Oribeltzak “Eskolen IV. Torneoa” antolatu zuen 2006 eta 2007 urteetan jaiotako neska-mutilentzat. Jokalari txikek txapelketekin lehenengo kontaktua izan dute 3×3 modalitatean.

Parte hartzaile ugari izan ziren herri ezberdinetatik etorritakoak, 2007ko kategorian: Barakaldoko DOSA SALESIANOS, Basauriko ETXEGARAI, Ortuellako BARRENA BERRI, Trapagarango SUSTRAIAK eta Portugaleteko CEP Maestro Zubeldia LHI, CEP Antonio Trueba LHI, El Carmen eta CEP Ruperto Medina LHI.

2006. urtean jaiotako jokalarien kategorian: GORDEXOLA, INTXIXU IKASTOLA, Ortuellako BARRENA BERRI, Trapagarango SUSTRAIAK eta Portugaleteko CEP Maestro Zubeldia LHI.

Jokalari gazteek primeran pasatu zuten, eta partiduen amaieran, opari bana banatu eta edari isotonikoak eman zizkieten parte hartzaileei.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak