Bizkaiko Federazioa Emakumeen aurkako indarkeriaren aurka konprometiturik

Bizkaiko Federazioa Emakumeen aurkako indarkeriaren aurka konprometiturik

Berdintasunarekin,emakumearekin eta biolentzia ororen aurka konprometiturik gaude, eta Azaroaren 25 honetan batez ere Emakumeen aurka egiten den horrekin. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak aktiboki erakutsi du azken hamarkadan. Ez da argazki bat.

Federazioak “Zaindu zure Gorputza, Zaindu zure Burua” bezalako programak antolatzen ditu, saskibaloiaren bitartez gizarte bazterkeria jasateko arriskuan dauden emakumeak indartzeko asmoz. Barakaldoko nazioarteko txapelketa ere antolatzen du. Txapelketa hau Estatuan eta baliteke Europan ere, edizio bakoitzean emakumezko eta gizonezkoen mailak txandakatzen dituen txapelketa bakarra da.

Horregatik guztiagatik, Enplegua,Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren eta Euskara eta Kultura Sailen ekimenekin bat egiten dugu, biolentzia sexista ekiditeko Bizkaiko Kirol Programa ezberdinen bitartez. Halaber, Federazio honek A25eko Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpainarekin bat egiten du, puntu lila erabiliz (emakumeen aurkako erasoen aurkako ikurra) Azaroren 25 eta 27ko asteburuko partiduetan.

PUNTO-LILA-EN-FEDERACION

Helburua partidu hauetan sinbolo honekin argazki bat ateratzea eta berdintasuna@bizkaia.eus helbidera helaraztea da, horrela Bizkaiko Foru Aldundiak bere web orrian argazki hauek argitaratu ditzan.

Bizkaiko Federazioko zuzendari batzorde berriak egin du argazkia, orain zuri dagokizu.

Esteka honetan argazkia ateratzeko sinboloa inprimatu dezakezu:PUNTU LILA.

Bizkaiko Foru Aldunditik eta Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik egitasmo honekin bat egitea eskertzen dizuegu, berdintasunezko Bizkaia baten alde.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak