Europako txapeldunak, Valdemoro, Aguilar eta Sanchez, Bilbon eta Barakaldon egondo dira

amaya valdemoro road show
amaya valdemoro road show

(ARGAZKIA: Alberto Nevado / FEB) Martxoaren 30etik apirilaren 2ra arte Bilboko eta Barakaldoko kaleak saskibaloiz beterik egongo dira FIBA Road Show World Cup 2014a dela eta, egun hoerietan ekintza ugari antolatuta baitaude. Horien artean, hiru klinik izango ditugu, estatuko eta europako leiendak diren hiru jokalarik emango dituztelarik, uda honetan europako txapelketa irabazi zutenak: Amaya Valdemoro, Elisa Aguilar eta Isa Sánchez.

Asteuru honetan, martxoaren 29an (larunbatean) eta 30ean (igandean), Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko pasealekuanFIBAko kamioi mugikorra egongo da, saskibaloiaren historiako objektuekin, joko ezberdinekin eta saskibaloi kantxetan antolatuko diren hainbat ekintzekin. Bi egun geroago, apirilaren 1ean (asteartean) eta 2an (asteazkena), Barakaldok Bilbori lekukoa hartuko dio.

Ekintza ezberdinetan izena emateko beharrezko inskripzioa burutu beharko duzue (hiruko jaurtiketen txapelketak, bi belaunaldietako torneoa, posizio anitzeko txapelketa). Interesatuek, wc2014@bizkaiabasket.com helbide elektronikora e-maila bai idatzi behar duzue zuen Izena + abizen bi + telefono zenbakia eta adina adieraziz, eta bakarka edo talde moduan arte hartzeko aukera dago.

Hona hemen egun ezberdinetako egutegiak:

BILBOKO AGENDA – Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Pasealekuan

MARTXOAK 29, LARUNBATA

10:30-12:30: Unamuno – La Salle (Haur kategoria gizonezkoak)

12:00-13:30: La Salle – Maristas San Miguel (Haur Kategoria Emakumezkoak).

14:00-14:30: FEB Klinika (Elisa Aguilar)

16:30-18:30: BizkaiaBasket Fundazioko “Bi Belaunaldiko Torneoa”

18:30-19:00: Neska-mutilentzako ginkana (6-8 urte)

19:00-20:00: Hiruko jaurtiketen txapelketa

MARTXOAK 30, IGANDEA

11:00-12:30: BiSFko Teknifikazio Programa eta Talentu Hautematea

12:30-13:30: Bizkaia GDKOren jokalarien bisita

13:30-14:30: FEB Klinika (Isa Sanchez)

16:30-17:30: Posizio anitzeko jaurtiketa txapelketa

17:30-18:30: Neska-mutilentzako ginkana (6-8 urte)

18:30-19:30: Parte hartze librea BiSFko monitoreek zuzendua

19:30-20:00: Sari banaketa

BARAKALDOKO AGENDA  – Herriko Plaza 

APIRILAK 1, ASTEARTEA

12:00-13:30: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin ekintza (12 urtetik beherako neska-mutilentzat)

13:00-14:30: FEB Klinika

16:30-18:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin ekintza (16 urtetik beherako neska-mutilentzat)

18:00-19:00: Hiruko jaurtiketen txapelketa

19:00-20:00: Parte hartze librea BiSFko monitoreek zuzendua

APIRILAK 2, ASTEAZKENA

10:30-12:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin egindako ekintza (12 urtetik beherako neska-mutilentzat)

12:00-12:30: Neska-mutilentzako ginkana (6-8 urte)

12:30-13:30:  Bisita sorpresa

13:30-14:30: FEB Klinika (Amaya Valdemoro)

16:30-18:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin ekintza (16 urtetik beherako neska-mutilentzat)

18:00-19:00 : Posizio anitzeko jaurtiketa txapelketa

19:00-20:00 : Parte hartze librea BiSFko monitoreek zuzendua eta sari banaketa

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak