(ARGAZKIAK: FIBA) Gernika Bizkaia taldeko entrenatzaile den Mario Lopez Bizkaitarrak Urrezko Domina eskuratu du 16 urtez azpiko Espainiako Selekzioarekin Europako Txapelketan
16 Urtez azpiko Emakumezkoen Espainiako Selekzioko hautatzaileak, nazioarteko beste lorpen bat gehitu du bere palmaresean. Mario Lopezen taldeak lan zaila zuen aurretik baina podiumaren gorenean bukatu dute.
Finalerako bidean partida bakarra galdu zuen Espainiak, hain zuzen ere finaleko aurkari izan zen Alemaniaren aurka. Pedro Lopezen hitzetan, “defentsa oso garrantzitsua izan da baina erasoan egindako lana oso ona izan da. Min asko egin diegu hirukoekin eta horrekin zabaltzera behartu ditugu. Garaipen heroikoa izan da, jokalari bi min hartuta izan ditugu eta aurretik bi aldiz galdu genuen aurkari honen aurka”.
Mario Lopez hautatzaileak, jokalariek izandako gogoa eta motibazioa nabarmendu zuen; “ nabarmentzekoa da nahiz eta soilik 16 urte izan, jokalariek erakutsitako jarrera eta bi aldiz irabazi digun talde baten aurka irabazteko erakutsitako nahia”.