Max Centerrek eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak euren hitzarmena berritu dute

Max Centerrek eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak euren hitzarmena berritu dute

[box]Max Center merkataritza guneak eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak akordio batera heldu dira elkarlanean beste urtebetez lanean jarraitzeko, azken hiru denboraldietan egin izan duten moduan.[/box]

Max Centerreko arduradunda, Guilermo Aburtu, sinadura eta izenpekoa jarri zuen Bizkaiko Saskibaloi Federazioarekin sinatutako akordioan, non bere arduradun nagusiak, German Mongek, urtebetez gehiago kolaborazioa luzatu izana eskertu zuen, “bizitzen ari garen momentu latz hauetan babesleak topatzerako orduan”. Elkarrekin egien den ekintza nagusia kategoria eskolarretako baloiarena da, guztira txapelketa horietan parte hartzen duten taldeen artean 3000 baloi banatzea delarik. Hiru koloreko baloia Eskola Kiroleko neurketa guztietan dago presente, baloi ofiziala baita.

Bestalde, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak lehenengo mailako marken babesa aurkitzen jarraitzen du, kasu honetan Max Centerrena, ezkerraldean erreferentea den merkataritza gunea, eta Bizkaiko Lurralde Historikoan erosketak egiteko eta aisialdiaz gozatzeko herritarren artean hautatuena dena.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak