Parte har ezazu 75. urteurrenaren argazkian!

Parte har ezazu 75. urteurrenaren argazkian!

Batzuetan ematen du denboraldia aldatzearekin batera, urtea ere aldatzen dugula, baina errealitatea bestelakoa da, horregaitik gure 75.urteurrena ospatzen jarraitzen dugu.Gure 75 urteen konstantzia grafikoa utzi nahi dugu irudi bakarrean, gure 75 urteak islatzen dituen argazki bat. Hori dela eta irudi horren protagonistak zuek izan behar zaretela pentsatu dugu.

75 urte hauetan Bizkaiko Saskibaloi Federazioan parte hartu duten pertsonak  argazki horretan agertzea da gure helburua. Jokalari, Entrenatzaile, Arbitro, Zuzendaritzako kide… izan diren75 pertsona izatea nahi dugu, eta email bat bidaltzea socialmedia@bizkaiabasket.com helbidera.

Bidaltzen dizkiguzuen hautagaitzetatik 75 hautatuko ditugu, irizpide bakarra jarraituz: argazkian agertu nahi duten eskaeren jasotze ordena. Federazioari lotuta zenbait urte egon bazarete, federatuak izan zareten urte eremua bidal dezakezue (adibidez:1976-2005). Hori bai, genero berdintasuna errespetatzeko, parte-hartzaileen zerrenda orekatzen saiatuko gara.

Argazkia, Eskola Laguntzaileak deitzen ditugun egunean burutuko da seguruenik. Laister data eta ordu zehatzaren berri emango dugu, izena eman duten pertsonek beraien asistentzia baieztatu dezaten.****

Anima zaitez Bizkaiko Basketaren argazki historiko honetan parte hartzen.

 

**** Behin-betiko data: Urriaren 27an 19:15etan Bizkaia Frontoian (Miribilla)

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak