Har ezazu 2015/2016 denboraldiari dagokion eskolako baloi ofiziala

III FIESTA DEL BALONCESTO BIZKAINO, MINI, LA SALLE
III FIESTA DEL BALONCESTO BIZKAINO, MINI, LA SALLE

[box]BBK, MAX CENTER eta Bizkaiko Foru Aldundiaren sinadurei esker, -Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta Bizkaiabasket Fundazioak egindako aurrekontu-ahaleginak kontuan hartuta-, 2015/2016ko denboraldiari dagozkion baloi ofizialak entregatuko zaizkie parte hartuko duten eskola-talde guztiei.[/box]

Horretarako, albiste honetan atxikitutako txostena bete beharko dute klub eta eskola-zentroen arduradunek eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioko instalazioetan entregatu (Bilbon, Martin Barua Picaza kalea, 27-2º). Txostenak astearte eta ostegun honetan –azaroak 3 eta 5- jasoko dira 16:00etatik 18:30etara bitartean.

BALOIEN JASOKETAREN IMPRIMAKIA

Kontuak sinplifikatze aldera, klub/zentro bakoitzeko talde guztien inskripzioak bateratzea eskertuko genizueke. Era honetan, berriz ere klub/zentro bakoitzeko pertsona bakar bat etortzearekin nahikoa izango litzateke. Baloiak hustuta entregatuko dira, eta beraz, poltsa bana ekartzea komeni da.

Halaber, txostenean talde bakoitzaren kategoria zehaztu beharko da. Jarraian, bakoitzari dagozkion baloien tamainak: haur nesketan, bai lehen eta bigarren urtekoei dagokienez 6 tamainakoa egokituko zaie; haur mutiletan, bai lehen eta baita bigarren urtekoei ere 7 tamainakoa eskainiko zaie.

Zentzu honetan, partidu ofizial guztietan baloi hauen erabilera ezinbestekoa dela gogorarazten dizuegu. Araua ez betetzeak zigorrak ekarriko lituzke.

Informazio gehiago edota zalantzak eskola@bizkaiabasket.com e-mailean.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak