Bilbao Basket ikusteko bonoa

Bilbao Basketek ACB ligako zalerik onenetarikoak dituen taldea izaten jarraitu nahi du. Horretarako, aurreko denboraldietan bezala Dominion Bilbao Basketek eta Bilbao Basketek Fundazioak eskola mailako taldeei eta talde federatuei bonoak eskainiko dizkie, Bilbao Arenako 3. eta 4. eraztunetan. Bono horiek fase erregularra eta EUROCUPeko talde faseetako bost partiduak ikusteko balio du. Informazio gehiago, hemen.  

abonos bilbao basket

Bilbao Basketen eskola-abonoa

2014-2015 denboraldia hasita, Bilbao Basket Fundazioak Endesa Ligako partiduak prezio ezinhobean ikusteko eskaintza egin du. 9. jardunalditik aurrera, ligak eskaintzen dituen partidurik onenak gozatu ahal izango dituzu, Bilbao Basket eta Tuenti Móvil Estudiantesen arteko norgehiagokatik hasita. Guztira, abono honek 13 partidu ikusteko balio du, Real Madril, Bartzelona eta Laboral Kutxa barne. Informazio gehiago, hemen.

abonos bilbao basket

Bilbao Basket eskola eta klubentzako abonuak eskaintzen hasi da

Bilbao Basketek, aurreko denboraldian Bizkaiko eskola eta sakibaloi klubek zeuzkaten 1600 abonuak mantentzeko asmoarekin, kanpaina honen bigarren faseari hasiera eman dio. Eskola Abonua eta Kluben Abonua Bilbao Basketek urtez-urte bere fundazioaren bidez aurrera eraman duen ekimena da, preziorik onenekin kolektibo hauei partiduak ikustea ahalbidetzen baitie. Eskainitako eserlekuak Bilbao Arenako 3. eta 4. eraztunetan kokatzen dira.…