izaskun cadi gernika bizkaia lf

GDKO Bizkaia, garaipena lortu duen talde bakarra

Oso jardunaldi txarra izan da gure taldeentzat. Bilbao Basketek ez zuen aukerarik izan Murtzian, Gernika Bizkaiak play-offetatik oso urrun gelditu da, Zornotzak Tarragonan galdu zuen eta EBA mailan, bizkaitarrek ez zuten partidurik irabazi. Albiste on bakarra, GDKO Bizkaiak Badajozen aurka lortutako garaipena. Informazio gehiago, hemen.  

bilbao basket, baskonia, acb, endesa,

Bilbao Basket, garaipen baliotsua Baskoniaren aurkako derbian

Jardunaldiak bukaera ezinhobea izan zuen Bilbao Basketek Baskonia euskal derbian mendean hartu eta gero, hirugarren laurdenean lortutako abantailari esker. Joko ona erakutsi zuten Sito Alonsoren mutilek, eta Colomen lanak talde osoa modu apartan jardutea ekarri zuen (93-75). GDKO Bizkaia eta Zornotza nagusi izan ziren euren norgehiagoketan, baita Santurtzi ere EBA ligan. Informazio gehiago, hemen.

GDKO, CECILIA LIÑEIRA

Bilbao Basketek eta GDKO Bizkaiak sendo jarraitzen dute

Sailkapen desberdinetako goiko postuetan jarraitzen dute talde bizkaitarrek. Bilbao Basketek nagusitasunez hartu zuen mendean Manresa, momenturik egokienean norgehiagoka hautsita. GDKO Bizkaiak, bestalde, hamar minutu behar izan zituen garaipena ziurtatzeko. Gernikak gutxigatik ez zion Conquerori irabazi, eta azkenik, EBA ligan Askartzak behar-beharrezkoa zuen garaipena eskuratu zuen, eta Santurtzik eta Mikeldik galdu egin zuten. Informazio gehiago, hemen.…

BILBAO BASKET VALENCIA

Bilbao Basket, Gernika Bizkaia, GDKO Bizkaia eta Mikeldiren garaipen handiak

Talde batzuek ez dute Gabonetako etenik gozatu, baina gehienak lehiaketara itzuli dira joan den asteburuan; talde bizkaitarrek zazpi partidu jokatu zituzten, eta horietako lautan irabazi. Garaipenak era guztietakoak izan dira; Bilbao Basketek estu-estu irabazi zuen, Gernika Bizkaiak ondo landutako garaipena poltsikoratu zuen, GDKO Bizkaiak argi irabazi zuen eta Mikeldik markagailuari buelta emanda irabazi zuen bere…

gdako, ibaizabal, celta

Bilbao Basket eta GDKO Bizkaia, primeran.

Garaipen garrantzitsuak lortu dituzte asteburuan gure taldeetako batzuek. Ikusgarriena Bilbao Basketek Real Madrilen aurka lortutakoa da, eta talde bizkaitar bat sailkapeneko goiko postuei eusteko balio izan den beste bat, GDKO Bizkaiak Celtaren aurka lortutakoa da. Informazio gehiago, hemen.