20 urtez azpiko Bizkaiko Selekzioak garaipenarekin abiarazi du (77-52) Arrigorriagako Madalenak Torneoa

20 urtez azpiko Bizkaiko Gizonezkoen Selekzioak, garaipena eskuratuz abiarazi du Arrigorriagako Madalenak Torneoa. Carlos Ballesterosen mutilek 77-52 irabazi die Padura taldekoei. Etxeko taldeak lehen laurdenean aurpegia eman zuen,joko ordenatu eta selekzioaren doitasun ezak, partida berdindua ekarri zuen hasieran, 6. minutuan bederatzinako emaitza izanik. Minutuak aurrera egin ahala, Carlos Ballesterosen mutilen nagusitasun fisikoa atzematen hasi zen eta lehen laurdena 11-17 bukatu…