balones baden

Deskontua aprobetxatu eta Baden baloiak erosi itzazu BSF-ren bidez

Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik Baden enpresarekin egin dugun akordioari buruz hitz egin nahi dizuegu. Izan ere, baloi marka ezagun honek deskontu ederra eskaini digu. Eta horregatik, klub eta eskola guztiei baloiak behar izanez gero Badenen eskaintza helarazten dizuegu, interesgarria izango zaizuelakoan. 500 €-tik gorako erosketetan, bidalketa dohakoa izango da. Informazio gehiago, hemen.

“Mozorrotuko nintzateke…” lehiaketaren sariaren banaketa

Atzo arratsaldean, martxoaren 11an, amaitu berri diren Aratusteetan antolatutako mozorro zozketa/lehiaketako saria banatu genion irabazleari: Josu Cabanillas. Germán Mongek, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren presidenteak Báden baloi bat eman zion, gure txapelketa ezberdinetan baloi ofiziala dena. Lehiaketa Aratusteetan egin zen gure Facebook-aren bidez, eta bertan gure zaleek saskibaloi jokalariz mozorrotu behar ziren. Irabazlea Josu Cabanillas da, produktu…