Ametx Zornotzak seigarren bukatu du eta Óbilaren aurka jokatuko ditu play offak

Estatu mailako txapelketak azkenetan dira eta gure taldeak play offak lehiatzeko ondo kokatuak daude sailkapenean. Ametx Zornotzak seigarren bukatu du Liga eta horrenbestez igoerako play-offak Avilako Carrefour “El Bulevar” taldearen aurka jokatuko ditu, kantxa faktorea aurka duela. Santurtzik ere asteburu bikaina izan du. Moreek Ardoiri irabazi diete eta hirugarren postua hurbil dute. Bidaidek ere lauko…

Play-Offetara hurbiltzeko balio duten garaipenak

(ARGAZKIA: ACB Photo/J. Alberch) Orokorrean jardunaldi ona izan da gure taldeentzat, izan ere RETAbet Bilbao Basket, Ametx Zornotza eta Santurtzik lorturiko garaipenek play-offetean sartzeko aukera ematen die. ICL MANRESA 79 – RETABET BILBAO BASKET 86 Irabazi beharra zegoen eta horrela egin zen. RETAbet taldeak laugarren garaipena eskuratu zuen jarraian eta play-offetara sailkatzeko aurkari zuzen baten…