Begoñazpi Ikastolako VI. Saski Euskara Egunean, euskara eta saskibaloia uztartuz

[box]Joan dan urtarrilaren 3an, martitzenean, Begoñazpi Ikastolak Evolution Sports kirol enpresagaz batera bere VI. Saski Euskara Eguna ospatu eban, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren laguntza dauan saskibaloiaren eta euskararen jaia. Bilboko Begoñazpi Ikastolak saskibaloian euskararen erabilera sustatzea dau helburu, eta gauzatzen dauazan ekintzen artean, aurten seigarren edizioa dauan Saskibaloi Txapelketa dogu.[/box] Bizkaiko bazter ezbardinetatik etorritako 29 taldek…

Saski Euskararen Eguna ospatuko da abenduaren 29an, Begoñazpi Ikastolak antolatuta

Aurtengoan ere, Saski Euskararen Egunaz gozatzeko aukera izango dugu abenduaren 29an Bilboko Begoñazpi Ikastolak antolatutako txapelketari esker. Bosgarren edizioa izaten da honakoa, eta bistan denez hizkuntza bera sustatzea eta gizarteratzea du helburu nagusitzat, egun osoan zehar bai epaile eta partaideen artean ere euskaraz mintzatzea alegia. Orotara, 33 talde, hamabi ikastola eta hiruehun neska-mutil baino gehiago elkartuko dira. 50 partidu, kategoriaren arabera denborak murriztuz.…

SASKI EUSKARA EGUNA BEGOÑAZPI

Begoñazpi Ikastolako IV. Saski-Euskara Eguna 2015

Begoñazpi Ikastolak antolatuta eta  Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren, Bizkaiabasket Fundazioaren, Bilbao Basket, Bilbao Basket Fundazioaren eta Gernika KESBen laguntzarekin, urtarrilaren 3an euskararen aldeko saskibaloi txapelketaz gozatzeko aukera izango dozue Begoñazpi Ikastolan.   Euskara izango da txapelketaren oinarria, eta helburu nagusia, gabonetako egun bat euskal giro batean pasatzeko aukera eskaintzea da, ikastola ezberdinetako ikasleek gustokoen daben kirola praktikatzen daben…