MINIKOPA: Dominion Bilbao Basketek UCAMen aurka jokatuko du finalerako pasea

(ARGAZKIA: ACB Photo) Asteartean 13:00etan  Endesa Minikopako Fase Finalera sailkatzeko kanporaketa erabakigarria jokatuko du Dominion Bilbao Basketek Gasteizen, ACBko Errege Koparekin bat etorriz. Talde Bilbotarreko kide guztiak Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Teknifikazio eta Talentua atzemateko programaren kide dira eta UCAM taldearen aurka jokatuko dute. Haur mailako bizkaitarrak Andorra, Juventut, Estudiantes eta Real Bestisen taldean zeuden. Bi…

Jardunaldi ona, talde bizkaitar guztiek irabazi dute, Santurtzik izan ezik

 (ARGAZKIA: Pablo Lanza) Ia partida guztiak irabazi dituzte gure taldeek. Bizkaiko Elitezko saskibaloia zorioneko dago. Dominion Bilbao Basketek Barcelonari irabazi zion eta lidertzan dago. Lointek Gernika Bizkaiaak CREFri irabazi zion eta hirugarren postuan dago bera bakarrik, Zornotzak Albaceteri aurre egin zion eta GDKO taldeak berriz ere garaipena lortu zuen Añares Riojaren aurka. Gure taldeen artean…

Ziklo berria Dominion Bilbao Basketentzat

Mugimendu asko izan dira uda honetan Dominion Bilbao Basket taldean.Presidente aldaketa,entrenatzaile aldaketa eta aurpegi berri asko jokalarien artean. Jarraian gertatutakoa laburbiltzen eta “beltzezko gizonen” aurre-denboraldia azalduko dizuegu. Talde Bilbotarrean izandako lehen aldaketa nagusia Sito Alonsoren irteera eta Carles Durán teknikoaren ailegaera izan da. Entrenatzaile Kataluniarra Valencia Basketetik dator eta bi denboraldirako sinatu du. Berarekin Carlos…

Al-Qázeres eta Fuenlabrada izango dira Gernika eta Bilbao Basketen lehen aurkariak

Irailaren 28an hasiko du Liga Gernika Bizkaiak Extremadurako Al-Qázeres taldearen aurka eta Urriaren 1ean edo 2an ekingo dio liga hasierari Dominion Bilbao Basketek Montakit Fuenlabradaren aurka Madrilen. Emakumezko Ligaren egutegia pasa den astean egin zuen ofizial Espainiako Federazioak. Hirugarren denboraldia izango da gorengo mailan Gernikarrentzat eta aurreko ekitaldietako maila berdintzea izango dute helburu. Mario Lopezen…

Play-offik gabe gelditu da Bilbao Basket Raül Lópezen agurraren egunean

Bukatu da denboraldia estatu mailako txapelketetan parte hartutako talde bizkaitarrentzat, azkenean notizia txar batekin, Bilbao Basketen porrota CAI Zaragozaren aurka alegia. Mingarria, parean eman beharreko emaitzak mesedegarriak zirela kontuan izanda. Zoritxarrez, Sastrek bere joko-zelaitik jaurti zuen saskiraketak play-ffetatik kanpo utzi zuen taldea. Hori bai, behar bezala agurtu zuen Raúl López Bilbao Arenako publikoak. Saskibaloi modernoaren…

Ligako boskotean kontsideratu dute Alex Mumbrú baita eta Endesa saria jaso ere

Badu zer ospatzeko Bilbao Basketen buruak. Denek onartu dute jokatutako denboraldi zoragarria. Alabaina, aintzat hartu dute urteko boskotean eta 2015-16ko Endesa saria entregatu zioten atzo bestalde. Zale, hedabide, entrenatzaile eta jokalariek hartzen dute Endesa ligako boskote hoberena urtez urte. Zehazki honetan, Real Madrileko Sergio Rodríguez, Laboral Kutxa Baskoniako Darius Adams, Dominion Bilbao Basketen Alex Mumbrú…

Era hoberenean bukatu du denboraldia Santurtzik

Bi talde geratzen zaizkigu azken hilabeteontan FEB txapelketei dagokienez. Easoren aurkako garaipena eskuratuz amaitu zuen Santurtzik bigarren postuan, nahiz eta LEB Platara igotzeko promozioan sartu ezin. Rio Natura Mombusen kontra amore eman zuen Bilbao Basketek bestalde luzapenean eta zain egon beharko gara beraz azken bi jardunaldietan zer gertatzen den jakitearren, play-offei begira jakina. Galiziarrak hirukoen…

Enkante solidarioa: Lortu Bilbao Basket-ko jokalari baten kamiseta edo Gernika KESB taldeak sinatutako kamiseta bat

Gure 75. urteurrenaren oroimen perfektua izan nahi? Hona aukera ezin hobea. Aurreneko taldeek jantzitako kamiseten enkantea antolatuko du Federazioak. Apirilaren 7tik aurrera egin daitezke saiakerak Bilbao Basketek eskaini eta diseinatutako kamisetarekin. All Star Day egunean Retabet.es Gipuzkoaren aurka erabilitakoa da hori hain zuzen. Antzekoa egin du Gernika Bizkaiak, Bizkaia Basket izenpean berdintsu bat diseinatuta, 75…

Soilik GDKOk lortu du garaipena

Ez da asteburu batere ona izan. Denboraldia bukatutzat ematen du Ametx Zornotzak azken porrot honen ostean play-offak jokatzeko aukera guztiak ihes egin baitzaizkio; Bilbao Basketek Real Madrilen aurka galdu baina aurre egin zion horri behintzat; Santurtzik Mondragonen porrota jasan zuen ere; eta Amiaben kontra galdu zuen bestalde Bidaideak. REAL MADRID 102 – DOMINION BILBAO BASKET…