Era hoberenean bukatu du denboraldia Santurtzik

Joseba Iglesias: “Igoera saila izango da, baina talde oso ona egin dugu”

Bi talde geratzen zaizkigu azken hilabeteontan FEB txapelketei dagokienez. Easoren aurkako garaipena eskuratuz amaitu zuen Santurtzik bigarren postuan, nahiz eta LEB Platara igotzeko promozioan sartu ezin. Rio Natura Mombusen kontra amore eman zuen Bilbao Basketek bestalde luzapenean eta zain egon beharko gara beraz azken bi jardunaldietan zer gertatzen den jakitearren, play-offei begira jakina.

Galiziarrak hirukoen bitartez bigarren laurdenean abantaila nagusia erdietsi arren, -49-28-, primeran aritu ziren Sito Alonsoren jokalariak bigarren zatian, Bertansen bi hirukoekin batera luzapena bheartuz. Aurrean eginiko ahaleginak pagatu zituzten orduan eta erabakigarriago suertatu ziren lokalak une horretan.

Urrezko krisketa jarri dio Santurtzik denboraldiari, Easo 86-42 garaituta. Lehen minutuetako partzialak markatu zuen norgehiagoka, 28-8koa alegia. Aitzitik, horrekin konformatu barik, adierazgailu hori Areagotzen segitu zuten, bost jokalarik 10 puntuko anotazioa gainditu zutelarik. Azkenean, bigarren postu hoberena izaten lortu ez badute ere, urte zoragarria filmatu dute Imanol Adanen jokalariak.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak