Euskadiko junior eta kadete txapelketak, jokoan

Bigarren fasea bukatuta, baditugu sailkaturik taldeak eta dagoeneko erabakita zeintzuk mantenduko duten maila, zeintzuk jaitsiko diren eta zeinek lehiatuko duten Euskadiko txapelketan, kategoria bakoitzeko Espainiako plaza bana eskuratuz. Lau fase final hauetatik, bi hartuko ditu Bizkaiak, Bilbon zehazki. Jesuitas Eskolan jokatuko dute Junior neskek eta El Fango polikiroldegian kadete mutilek. 16 partaidetatik 6 dira bizkaitarrak:…

Euskadiko Junior Txapelketa: Hautatzaileen adierazpenak

Euskadiko Junior Txapelketa jokatuko da Beasaineko Antzizar polikiroldegian. Bertan, Bizkaiak igande eta astelehenean jokatuko ditu bere partiduak Araba eta Gipuzkoaren aurka, hurrenez hurren. Aurreko urtean, Araba izan zen txapelduna mutiletan, eta nesketan, aldiz, Gipuzkoa. Gaur, Carlos Ballesteros (mutilen entrenatzailea) eta Aitor Leizearekin (neskena) hitz egin dugu. Hauexek haien adierazpenak prestakuntza eta giroari dagokienez: