Bizkaiko Neskek irabazi dute Durangon ospatutako Lurraldeen Arteko I.Torneoa

Haur mailako emakumezko Bizkaiko Selekzioak irabazi du asteburu honetan Durangon ospatutako I. Lurraldeen Arteko Durangoko Torneoa “Kantauri Itsasertza Torneoa”. Haur mailako Bizkaiko selekzioek lan bikaina egin zuten, neskek partida biak irabazi zieten Errioxa eta Kantabriari eta mutilek erraz irabazi zuten Errioxaren aurka aina ezin izan zuten Kantabriarren aurka garaipenik lortu. Guzti hau Euskadiko Txapelketa ospatzeko…

Bizkaiko selekzio gehienek garaipena lortu dute

Bi aste falta dira haur-mailako eta kadete mailako Euskadiko txapelketari hasiera emateko, eta hautatzaileek frogak egiten jarraitzen dute. Igandean lau partidu jokatu dira; kadete mailan, Kantabria izan zen aurkaria, eta haur-mailan, Nafarroa. Horietatik, Bizkaiko selekzioek hiru norgehiagoka irabazi zituzten, gizonezkoen kadete taldea izan ezik, bigarren zatian jaurtiketa-libre gehiegi huts egin baitzuten. Informazio gehiago, hemen.  …