75. urteurrena: Bere amaierara iritsi da ‘Saskira jaurtitzen ekitaldia’
Bizkaiko kantxa guztietako saskietan jarri dira dagoeneko pegatinak 75. urteurrenaren logoa irudikatuz. Otsailean hasita eta apirilean bukatuz pasa izan dira Kontseiluko kideak klub federatuetako instalazioetatik horiek entregatuz. Ermuako Miguel Ángel Blanco polikiroldegia izan zen azkena, aurreko larunbatean, apirilak 30. Ekimenean parte hartutako guztiei eskertu nahi die Bizkaiko Saskibaloi Federazioak.