gernika fase de ascenso ensino duran liga femenina 2

Gernika Bizkaiak UPVren aurka jokatuko du Emakumezkoen Ligako estreinaldian; Ibaizabalek, aldiz, Valladoliden kontra

Jadanik Espainiako Saskibaloi Federazioak 2014/15 denboraldiko Emakumezkoen Liga eta Emakumezkoen Liga 2-ko egutegiak argitaratu ditu. Aurten, Gernika Bizkaia estatu mailako ligarik gorenean arituko da, aurreko denboraldian LF2-ik igoera lortu ondoren. Bestalde, Ibaizabalek ezin izn zion bere estreinaldiko denboraldian mailari eutsi, eta aurten Emakumezkoen Liga 2ra itzuli da. Hona hemen emakumezkoen talde bizkaitar bien egutegiak. Emakumezkoen…

Juan Carlos García/Solobasket.com gernika campeón lf2

Bilbao Basketek omenaldia egingo dio Gernika Bizkaiari lortutako igoeragatik eta denboraldi bikainagatik

Emakumezkoen Liga 2-ko taldeagaz gain, klubaren harrobizko taldeak ere omenduko dira, horietako hiruk Bizkaiko titulua aurten irabazi dutelarik;  emakumezkoen juniorra, emakumezkoen haur kategoriako Gernika BHI taldea eta emakumezkoen mini mailako Allende Salazar. Miribillan izango dira Emakumezkoen Ligako taldearekin batera. Ekitaldi hau Bilbao Basket Fundazioari eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioari esker da, gure Lurralde Historikoan harrobizko saskibaloiari…

TABIRAKO PRIMERA NACIONAL FEMENINA

Tabirako Baquék LF2ra Igotzeko Fasean hirugarren posizioan amaitu du

[box]Emakumezkoen Lehenengo Mailako Tabirako Baqué taldeak asteburu honetan Salamancan jokatu den Emakumezkoen Liga 2ra Igotzeko Fasean hirugarren posizioan amaitu du. Etxeko taldeak, Universidad de Salamancak, lehenenengo posizioan amaitu du, eta Bera Bera euskal taldeak bigarren. Saririk lortu ez izana, ez du denboraldi osoan zehar lortutakoa indargabetzen.[/box] Tabirako Baqué taldeak Leheneng Mailan jokatzen jarraituko du. Joan…

FASE DE ASCENSO GERNIKA ALCOBENDAS

83. buletina: Bikain

Denboraldi biribila Gernikarena. Bikaina. Hasieratik bukaerara arte. Liga erregularrean liderrak. Igoera fasea jokatzeko billetea liga amaitzeko zazpi jardunaldi falta zirenean ziurtatuta. Eta lan bikaina Logroñon. Poker. Lautik lau. Emakumezkoen Ligara igo da. Mailarik gorenera. Apirilaren 28an, astelehenean, Foru Hiribilduak harrera berezia egin zion bere taldeari Udaletxean. Etxekoen babesa. Gertatutako guztia, Alberto Garcia kazetariaren eskutik. [button…

FASE DE ASCENSO GERNIKA ALCOBENDAS mario lopez

Mario Lopez: “Bihotzarekin jokatzen denean, oso txarto egin behar da galtzeko”

Gernika Bizkaiaren entrenatzailearekin, Mario Lopezekin, eta harrobiko bost jokalarietako batekin, Judith Monasteriorekin hitz egiteko aukera izan dugu. Hona hemen asteburu honetako protagonistetako bik bizitzako esperientziaren inguruan esan dutena. MARIO LOPEZ: “BIHOTZAREKIN JOKATZEN DENEAN, OSO TXARTO EGIN BEHAR DA GALTZEKO” Bizitasun handiko asteburu baten ondoren, jada ahots barik agertu zen Mario Lopez prentsa aretoan. Bertan partiduaren…

mario lopez tiempo muerto gernika

Gernika Bizkaiak Al-Qázeresi irabazi dio eta gutxi falta zaio igoera lortzeko

[box]Bere multzoaren lehenengo posizioan amaitu dutenez, Gernika Bizkaiak finalaurrekoak beste multzoko bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du ((Alcobendas, Promete edo Ferrol). Neurketa horretan irabazi ezkero, zuzenean lortuko zten EmakumezkoenLigarako sailkapena. Baina Gernika Bizkaia LF-ko taldea izan daiteke gaur arratsaldean bertan, Campus Prometek Universidad de Ferrolen aurka galtzen badu.[/box] Egin beharreko lanak ia eginda daude jada, Gernika…

gernika fase de ascenso lf lf2

Gernika Bizkaia vs Al-Qázeres zuzenean gozatu (larunbatean 11:00etan)

Larunbatean, goizeko 11:00etan Gernika Bizkaia Logroñon jokatzen ari den Igoera Faseko hirugarren partidua zuzenean ikusteko aukera duzu. “Pasión Medio Comunicación”-ek partidua zuzenean eskaintzen dizu: www.pasionmc.com Gernika Bizkaiak Al-Qázeres taldearen aurka jokatzen du, talde biek multzoaren lehenengo posizioa bilatzen dutelarik, ondoren Emakumezkoen Ligarako hirugarren billetea emango ziena. Cacereseko taldea oso sendoa da, eta ez du partidurik galdu nahi.

GERNIKA LIGA FEMENINA 2 FASE DE ASCENSO

Gernika Bizkaia Emakumezkoen Ligatik gero eta gertuago dago

[box]Bikaina, ikusgarria, Logroñon egun hauetan jokatzen ari den Emakumezkoen Ligara Igotzeko Fasean Gernika Bizkaiak egindako jokoari jarri al zaizkion ezizen guztiak motz geratzen dira. Gernikarrek Ensinori 78-54 irabazi zioten, eta oraindik lehenengo fasea amaitzeko jardunaldi bat falta denean finalarrekoetan daude. Beraz, Gernika Bizkaiari garaipen bat baino ez zaio falta Emakumezkoen Ligan izateko.[/box] Kronika gaztelaniaz irakurri

gernika bizkaia lf2

Gernika Bizkaiak Igoera Faseko aurkariak eta ordutegiak ezagutzen ditu

Espainiako Saskibaloi Federazioak Emakumezoen Liga 2ko Amaierako Faseko ordutegiak plazaratu ditu, Logroñon 2014ko apirilaren 24tik 27ra bitartean antolatuko dena, bertan Gernika Bizkaiak elitean toki bat bilatuko duelarik. Foru hiribildukoek partidu guztiak goizez jokatuko dituzte, CREF, Ensino eta Al-Qázeresen aurka, orden horretan. Bestalde, finalaurrekoen ordutegiak honako hauek dira: 17:00 eta 19:15, hurrenez hurren. Osteguna, 2014ko apirilak…