ACB eta FEB txapelketetako partidu gehienak azken minutuetan erabaki dira

Emozio handiko asteburua bizi dugu ACB eta FEB txapelketetan partidu ugari azken segundoetan erabaki baitira. Zornotzak, Gernika Bizkaiak eta Centros de Estudios Mikeldik azken minutuetan euren partiduak erabaki zituzten, baina zoritxarrez, Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk ezin izan zuten garaipena erdietsi, partidu bietan berdintasuna nagusi izan arren. Bestalde, EBAn Santurtzik eta Askartzak euren partiduak galdu…

hodei egiluz lf ibizabal gdko bizkaia zamora

Bizkaia GDKO hil ala biziko lehenengo partiduan garaile

[box]Asteburu honetan Bizkaia GDKO eta Santurtziren garaipenak baino ez ditugu izan ACB eta FEB txapelketetan. Oro har, asteburu negatiboa gure taldeentzat. Gernika Bizkaiak denboraldiko bigarren partidua galdu du, eta Bilbao Basketek ezin izan zuen Madrilen Estudiantesi irabazi. Zilarrezko Adecco Ligan, Zornotzak Araberriren aurka euskal drbia galdu zuen, eta EBAn Mikeldik galdu egin zuen. EBAko derbi…

PERFUMERIAS IBAIZABAL GDKO

Bizkaia GDKOk ezin izan zion Perfumeriasen erritmoari eutsi eta Zornotzak Caceresi irabazi zion

Asteburu honetan Bilbao Basketek Malagako Errege Kopan parte hartu ez duen arren, interes handiko partidu ugari jokatu dituzte FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrek. Emakumezkoen Ligako liderra Galdakaon jokatzen zuen, eta erraz irabazi zion Bizkaia GDKO (36-63). Saskibaloi estataleko historio batek, Caceresek, gure lurraldeetara heltzen zen Zornotzaren aurka jokatzeko, eta Amorebieta-Etxanoko taldeak, David Queroren zuzendaritzapean, (77-69)…

galder acillona mikeldi eba

Centros de Estudios Mikeldik EBAko derbia irabazi zion Askartzari

Asteburu honetan bizkaitar derbia izan dugu EBA ligan. Centros de Estudios Mikeldik Askartzari nagusitasun handiz irabazi zion (90-75), Askartzak hirugarren laurdenean partidua irabazteko aukera guztiak galduz. Santurtzik lehenengo faseko azken partiduan irabazi zuen  Valladoliden aurka. Gernika Bizkaiak Tenerifen irabazi zuen (59-75) garaipenen bidera itzuliz. Bestalde, lehenengo mailetan diharduten taldeek, Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk, ezin…

Askartza ardoi eba jorge

Bilbao Basket Kopatik at geratu da asteburu latz honetan Río Natura Monbusen aurka galdu ondoren

Asteburu hau latza izan da ACB eta FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrentzat, partidu guztietan bizkaitarrak galtzaile atera baitira. Bilbao Basket kopatik at geratu da Galizian Rio Natura Monbusen aurka galdu ondoren. Zornotzak etxetik kanpo galdu egin zuen eta emakumezkoetan, bai Bizkaia GDKOk eta Gernika Bizkaiak euren partiduak galdu dituzte, gernikarren kasuan, denboraldiko lehenengo porrota delarik.…

endika bahillo eba santurtzi

Bizkaiko EBA talde guztiek, Gernika Bizkaiak eta Bilbao Basketek asteburu honetan irabazi dute

Orokorrean asteburu ona izan dela esan dezakegu ACB eta FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrentzat.Denboraldi honetan lehenengo aldiz, EBA ligan jokatzen duten hiru taldeek euren partiduak irabazi dituzte, euren helburuak lortzeko aurrerantz urrats bat emanez. Gainera, Gernika Bizkaiak, lehenengo itzulia amaitzeko jardunaldi bat falta denean, partidurik galdu gabe B multzoko lehenengo posizioan jarraitzen du. Bestalde, Bilbao…

Bilbao Basket - Estudiantes

Bilbao Basket Tuenti Movil Estudiantesen aurka nagusi, eta Bizkaia GDKOk garaipenari ihes egiten utzi zion

Bilbao Basketek erraz irabazi zion Tuenti Movil Estudiantesi 72-55, talde bilbotarra bigarren garaipen jarrai eskuratuz, azkeneko posizioetatik ihes eginez; gertalari bizkaitar bi aurrez-aurre izan zituen partiduan. Garaipena, beraz, belzdun gizonentzat. Emakumezkoen Ligan, Bizkaia GDKOk ezin izan zuen Zaragozan Mann Filter garaitu, partidu berdindua izan arren. Estitxu Ibaretxeren neskek eskura izan zuten garaipena, baina amaieran zaragozarrak…

Araia Peña LF2 Gernika

Gernika Bizkaiaren multzoaren buruzagitza eta Askartzaren bigarren garaipena asteburuko gertaera positiboak izan dira

Asteburu honetan ez dira emaitza positibo askorik egon Endesa ligan eta FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrentzat. Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk sailkapeneko azken posizioetan jarraitzen dute, garaipen bana dutelarik, eta asteburu honetan ezin izan dituzte euren partiduak aurrera eraman. Zornotzak puntu bakar batengatik galdu zuen Adecco Platako euskal derbian Iraurgiren kontra. EBA ligan, Askartzak bere…