Centros de Estudios Mikeldik EBAko derbia irabazi zion Askartzari

galder acillona mikeldi eba
galder acillona mikeldi eba

Asteburu honetan bizkaitar derbia izan dugu EBA ligan. Centros de Estudios Mikeldik Askartzari nagusitasun handiz irabazi zion (90-75), Askartzak hirugarren laurdenean partidua irabazteko aukera guztiak galduz. Santurtzik lehenengo faseko azken partiduan irabazi zuen  Valladoliden aurka. Gernika Bizkaiak Tenerifen irabazi zuen (59-75) garaipenen bidera itzuliz. Bestalde, lehenengo mailetan diharduten taldeek, Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk, ezin izan zuten CAI Zaragoza eta UPV Gipuzkoa gainditu, hurrenez hurren.

ENDESA ACB LIGA

CAI ZARAGOZA 88 – BILBAO BASKET 72

Gehiago irakurri

EMAKUMEZKOEN LIGA

BIZKAIA GDKO 48 – GIPUZKOA UPV 63

Bizkaia GDKOk Emakumezkoen Ligako euskal derbian ezin izan zion Urretan UPV Gipuzkoari irabazi (48-63), gipuzkoarrak partidu osoan zehar nagusi izan baitziren, eta bizkaitarrek ezin izan zioten gipuzkoarren erritmoari eutsi.

Hasieratik UPV Gipuzkoa nagusi izan zen, lehenengo bost minutuetan 3-12 nagusitu baitziren. Bizkaitarrak kostata baina aldea murriztea lortu zuten, lehenengo laurdenaren amaieran. UPVk ez zuen lortutako aldea mantendu, eta Bizkaia GDKO, nahiz eta hasiera kaxkarra jokatu, partiduan zen berriz ere. Lehenengo laurdenaren amaieran, 12-18 gipuzkoarrentzat. Bigarren laurdenean, Estitxu Ibarretxeren neskek erasoan arazo ugari zituzten. Arantxa Novo jaun eta jabe zen, eta laurdenaren amaieran, gipuzkoarrek 2-10 partziala lortu zuten, atsedenaldira 22-32 heltzeko.

Atsedenalditik bueltan, Aranzazu Muguruzaren neskek ezin hobeto hasi zuten hirugarren laurdena, 0-9 partziala sartu baitzioten talde bizkaitarrari lehenengo lau minutuetan. UPV dagoeneko partidua kontrolpean zuen, eta Bizkaia GDKO atzetik joan zen laurden osoan zehar. Hirugarren laurden honetan, Bizkaia GDKOk 9 puntu baino ez zituen sartu, laurdenaren amaieran, 31-53. Laugarren laurdenean, Bizkaia GDKO hobeto aritu zen, baina partidua jadanik erabakita zegoen. Amaieran, 48-63 gipuzkoarrentzat.

Bizkaitarrak 4 garaipenekin jarraitzen dute azkenaurreko posizioan, Burgos baino garaipen bat gehiago dutelarik. Aurretik, bi garaipenera jada, Gipuzkoa UPV, Conquero eta Cadí. Datorren astean, Perfumerias Avenida Urretara etorriko da.

EMAKUMEZKOEN LIGA 2

TENERIFE 59 – GERNIKA BIZKAIA 75

Kronika gaztelaniaz irakurri

EBA

CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI 90 – ASKARTZA CLARET 75

Kronika gaztelaniaz irakurri

C.B. SANTURTZI SK 65 – FUNDACION BALONCESTO VALLADOLID 56

Kronika gaztelaniaz irakurri

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak