GDKO FASE

Alcobendasen lan onak GDKO Bizkaiaren etorkizuna ilundu du

Oso zaila izango zaio GDKO Bizkaiari Emakumezkoen Ligara igotzea, Alcobendasen aurka 77-61 galdu eta gero. Madrildarrak bikain aritu dira hiruko marratik (11/18) eta bizkaitarrek zailtasunak izan dituzte erasoan. Bigarren postua eskuratzeko, Leganesek Leonen aurka galdu beharko luke, bihar galdakaoztarrek garaipena erdietsi beharko lukete, eta hori lortuta, emaitzen zain geratu. Informazio gehiago, hemen.

Gernika Bizkaia, campeón de Liga Femenina 2

Gernika Bizkaia, Emakumezkoen Liga 2-ko txapelduna!

Gernika Bizkaiak Emakumezkoen Liga 2 irabazi du, ostegunetik igandera arte Logroñoko Lobete Kiroldegian LF2-ko Igoera Fasean partidu guztiak irabazi ondoren. Finalaurrekoan Alcobendasi 48-57 irabazi zioten,  7 jokalari bizkaitar, horietako bost klubeko harrobian hasitakoak direlarik, eta taldearen bizkarrezurra fitxaketa zentzudunekin osatua: MVP  Miller, Naiara Díez, Patricia Valiente eta Roundtree. Gernikatik 200 zale hurbildu dira Logroñora gernikarrak aupatzera.…