tabirako fase final eba mondragon

Gizonezkoen Lehenengo Maila: Tabirako eta Loiola finalaurrekoetan galdu eta igoerarik gabe geratu dira

(ARGAZKIA: Mondraberri.com) Saskibaloi bizkaitarrak ez du 2014/15 denboraldian EBA ligan talde gehiagorik izango, asteburu honetan Arrasaten jokatu den Gizonezkoen Lehenengo Mailako Lauko Finaleko finalaurekoetan Tabirako Baquek eta Universidad de Deusto Loiolak euren neurketak galdu baitzituzten. EBAko plaza Mondragon Unibertsitateak lortu du, Azpeitia-Azkoitiari 56-54 irabazi baitzion finalean. Informazio gehiago, gaztelaniaz ikusgai.