Hirugarren postua Bidaideak BSR-rentzat 2015-16 denboraldian

Hirugarren postua lehiatu zuten aurreko asteburuan Bidaideak BSR-k finalaurrekoetan CD Ilunionen aurka 59-49ko porrota jasan ostean. Ordea, Getaferi 63-52 irabazi eta hirugarren sailkatu dira. Zorionak Bilbao Bidaideak BSR osatzen duten kide guztiei! Madrildarren barneko jokaldiak eta erritmoa mantenduz saiatu ziren partidua kudeatzen Domingo Gilen jokalariak, atsedenera berreskura zitekeen desabantailarekin iritsiz, 27-21. Paseak galdu eta erratutako…

Euskadiko junior eta kadete txapelketak, jokoan

Bigarren fasea bukatuta, baditugu sailkaturik taldeak eta dagoeneko erabakita zeintzuk mantenduko duten maila, zeintzuk jaitsiko diren eta zeinek lehiatuko duten Euskadiko txapelketan, kategoria bakoitzeko Espainiako plaza bana eskuratuz. Lau fase final hauetatik, bi hartuko ditu Bizkaiak, Bilbon zehazki. Jesuitas Eskolan jokatuko dute Junior neskek eta El Fango polikiroldegian kadete mutilek. 16 partaidetatik 6 dira bizkaitarrak:…

fases finales four bizkaia junior

Final Four Bizkaia: Junior mailak emango dio hasiera

Ostiraletik igandera arte Bizkaiko junior mailako lau talderik onenak, bai emakumezkoak bai gizonezkoak, gure lurralde historikoko txapeldun izateko lehiatuko dira. Balmasedako Errotarena polikiroldegian jokatuko da fase osoa, CB Balmasedaren laguntzarekin. Hauxe izango da datozen asteburuetan jokatuko diren faseetako lehenengoa. Informazio gehiago, hemen.