BEHATOKIA: talentu-kudeaketa zuzenduko duen entrenatzailea analizatu zuten adituek
BizkaiaBasket behatokiaren Bigarren jardunaldia ospatu zen atzo, talentu-kudeaketari lotuta, entrenatzaile eta bestelako teknikoen ikuspuntuan oinarrituz. Luxuzko aditu izan ziren bertan, hala nola, Nesken Ligako Gernikako Mario López, LEB Platan dabilen Zornotzako Mikel Garitaonaindia, Federazioan kirol-zuzendari den Iñaki Camarero, Athleticeko psikologo María Ruiz de Oña, Nesken Bigarren Mailako Ibaizabaleko Estitxu Ibarretxe, EBA Ligan dagoen Santurtzi taldeko…