Talentu-kudeaketa eztabaidatuko dute zenbait adituk ostegun honetan Behatokian

“Talentu-kudeaketa” eztabaidatzen dabil BizkaiaBasket Behatokiak

Kirolaren talentu-kudeaketari heldu nahi dio Bizkaiko Saskibaloi Federazioak aditu, jokalari ohi eta ACBko entrenatzaileen iritziak aintzat hartuz. Helburua, dinamika sortzaile eta berritzaileen bitartez eredu, baliabide eta jarduerak aurkitzea, gazteen errendimendu-maila altuagoa lortzea maila profesionalean.

Lehenengo jardunaldi hau ostegunean -martxoak 3- izango da Kirol Etxeko lokaletan. Partaideak, besteen artean, Alfonso Reyes (Real Madriden izandakoa), Rafa Jofresa ( Joventuten egondakoa), David Gil (Baskonia), Antonio Alonso (Gipuzkoa Basket) eta Sito Alonso (Bilbao Basket). Saskibaloiaren profesionalak horiek guztiak, estamentu ezberdinen ordezkari: jokalari, jokalari ohi, entrenatzaile eta hezitzaile fisikoak. Esan bezala, euren iritzia izango da tailerraren oinarri.

Ate itxiko jardunaldia izango den arren, publiko orokorraren parte hartzea ere eskertuko genuke, zuen ideiak eztabaidarako ere funtsezko izan daitezkeelakoan. Partaide nahi izanez gero, bidal iezaguzu email bat observatorio@bizkaiabasket.com helbidera horiek bertan idatziz. hartatik sortutako eduki aberasgarriak laburtu eta ateratako ondorioak argitaratuko dira ostera Bisaski blogean.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak