EUSKAL LIGAK: Bizkaitarrak orokorrean sailkapenean ongi kokatuak

Bigarren faseko azkenaurreko jardunaldia  izan dugu Euskal Ligetan eta gure talde asko oso ongi sailkatuak daude Lauko Finalean parte hartzeko. Beste batzuk Estatukora sailkapen zuzena lortzeko aukera dute eta Loiola Indautxuko emakumezko taldeek maila mantentzeko bidetik doaz. EMAKUMEZKO JUNIORRAK A1 Tabirakok gero eta zailago du Lauko Finalerako sailkatzea. Durangarrek 51-48 galdu zuten Easoren aurka eta…

EUSKAL LIGAK: Loiola Gizonezkoen Kadete mailan eta Gernika Emakumezkoen Junior eta Kadete mailan, talderik indartsuenak

Jardunaldi interesgarria bizi izan genuen pasa den asteburuan Euskal Ligetan. Gizonezkoen Junior mailan ez genuen garaipenik jaso, Emakumezkoen Junior mailan gauzak pixka bat hobeto joan ziren, Gizonezko Kadeteetan Loiolak eta Bilbao Unamunok momentu onean daudela erakutsi zuten eta Emakumezkoen Kadete mailak Gernika KESB nagusi izan zen. GIZONEZKO JUNIORRAK A1 Jardunaldi kaxkarra gure taldeentzat. Bilbao Unamunok…

EUSKAL LIGAK: Bukatu da lehen fasea, benetazko borroka hastear da

Pasa den asteburuan Junior eta Kadete mailako Euskal Ligako lehen fasea bukatutzat eman zen eta beraz, A1 eta A2ko multzoak eratuta ditugu. Orain onena datorkigu, Euskadiko tituluarengatiko borroka, Estatuko lehiaketarako txartela eta maila mantentzea. GIZONEZKO JUNIOR MAILA Dena erabakita zegoen multzo honetan azken jardunaldirako. Bilbao Unamunok 80-59 irabazi zion Araberriri, Tabirakok 68-43 Zarautzi eta Ziorkontrol…

EUSKAL LIGAK: Emaitza harrigarriak baina sailkapenean inolako efekturik gabe

Euskal Ligetako lehen faseko azkenaurreko jardunaldia ospatu da eta argi dago nortzuk jokatu duten A1 eta A2a. Jardunaldi honetan emaitza harrigarri batzuk geratu dira. EMAKUMEZKO JUNIORRAK Derbi bizkaitarra ospatu zen jardunaldi honetan eta ez zen sorpresarik izan. Tabirakok 57-74 irabazi zion Loiolari, non bilbotarren hobekuntza agerian geratu zen baina hau ez zen izan durangarrei irabazteko…

EUSKAL LIGAK: Postuak erabakita

Hamabigarren jardunaldia Euskal Ligetan eta orokorrean emaitza onak lortu dituzte gure taldeek. Hurrengo jardunaldian ez da jardunaldirik izango, izan ere Euskadiko Junior Mailako Txapelketa ospatuko da. Gizonezkoen Kadete mailako Loiolak garaipena eskuratu zuen Fundación A taldearen aurka eta Gizonezko Juniorretan Tabirakok A1eko pasea lortu zuen. Derbi bizkaitar bakarra Emakumezko Kadeteetan bizi izan genuen eta Gernikak…

EUSKAL LIGAK: 8 talde bizkaitarrek A1erako pasea ziurtatuta

Zenbait derbi interesgarri izan ditugu asteburu honetan, horietariko batzuk sorpresaz beteak. Orokorrean emaitza onak gure taldeentzat. 8 talde bizkaitarrek ziurtatuta dute A1erako pasea 3 jardunaldiren faltan. Gizonezkoen Tabirako Juniorrek oraindik garaipen bat gehiago behar du eta datorren astean ISB taldeari irabaziz gero helburua betea izango du. EMAKUMEZKO KADETEAK Tabirakok derbia irabazi zuen eta azken hiru…

EUSKAL LIGAK: Lehen itzuliko amaiera

Amaitu da gure Euskal Ligako taldeentzat lehen itzulia, orokorrean, Gizonezkoen Kadeteak eta Emakumezko Juniorrak dira sailkapenean hobeto kokatuta daudenak eta hori dela eta, A1erako sailkatzea errazago dute. Gainontzeko taldeek ere lehen lau postuetan sailkatzeko aukerak mantentzen dituzte. EMAKUMEZKO KADETEAK Loiola eta Tabirakoren aurkako derbiaren itxi dute multzoko lehen itzulia, hau da, azkenak azkenaurrekoaren aurka. Partida…

EUSKAL LIGAK: Getxosaskik lehen garaipena lortu du Junior mailan

 EMAKUMEZKO KADETEAK  Asteburu honetako albiste positibo bakarra La Sallek eman digu, Araski taldeari 50-65 irabazi diolarik. Loiola eta Tabirako oraindik irabazi ezinik daude: Indautxukoak 48-69 galdu zuten Easoren aurka eta Tabirakok 69-33 galdu zuen Kirolak Arabaren aurka. Autocares liderrak 61-56 irabazi zion Gernikari, partida oso lehiatu batean. GIZONEZKO KADETEAK Loiolak kolideratoa galdu zuen Iurre Tabernaren…

EUSKAL LIGAK: Junior mailetan talde bizkaitarrak lidertzan

Asteburu ona izan da orokorrean Euskal Ligan dauden talde bizkaitarrentzat. Juniorretan, gure bi talde daude lidertzan, mutiletan Bilbao Unamuno taldeak Easo eta Fundazio taldeekin batera sailkapenaren buru da eta nesketan Tabirako maila ikaragarria erakusten dabil,izan ere Aranurrekin batera, 4 garaipen lortu ditu 4 partidetan. Ikustekoa izango da hurrengo jardunaldia, izan ere talde biek elkarren aurka…

Euskal Liga: jardunaldi hobea junior mailan kadeteetan baino

Emakumezkoen Kadete maila La Salle eta Loiola Indautxuren arteko partida, jardunaldi honetako partida aipagarriena genuen. Hasieran bata bestea zirikatzen egon ziren, saskiratze gutxi egon zirelarik. Etxeko taldeak gehiago asmatu zuen, barnealdeak aprobetxatuz. Andrea Angulok asko lagundu zion bere taldeari, bigarren laurdeneko hasieran +10eko abantaila lortuz. Aurkariak erreakzionatzen saiatu ziren, baina ez zuten asmatzen jaurtiketetan, hein…