Brontzezko domina eskuratu du Txus Vidorretak Olinpiar Jokoetan

Brontzezko domina eskuratu du Txus Vidorreta bizkaitarrak Olinpiar Jokoetan.Indautxuko teknikoak ibilbide zoragarria du saskibaloi profesionalean eta orain arrakasta berri bat lortu du, brontzezko domina bat Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan. Espainiako Saskibaloiak inoiz izandako belaunaldi onenaren laguntzaile aritu da bertan. Igande honetan bukatu ziren Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoak eta azken egun horretan erabaki ziren…

Juan Carlos Garcia bizkaitarra, epailea izango da Final Olinpikoan

Ez da podiumera igoko eta ez du inongo dominarik eskuratuko baina Juan Carlos Garcia arbitro Bizkaitarrak, kirolari batek parte hartu dezakeen ekitaldi garrantzitsuenean hartuko du parte, final olinpiko batean. Juan Carlos Garcia arbitro bizkaitarra Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan ospatuko den Saskibaloi Finaleko epaile izendatu dute. Partida igande honetan ospatuko da 20:45etan Carioca Arenan. Partaideak…