Juniorren Fase Finalak: tituluak eskuratzeko lehia

Ostiral honetan hasiko dira gure lurralde istorikoan aurtengo Junior txapelketan zeintzuk irtengo diren garaile jakiteko partiduak. Zortzi talde orotara, mutilen aldetik lau eta nesken aldetik beste lau. Ligaxka bidezko formatuan jokatuko dute denek denen kontra, igandean kategoria bakoitzeko txapelduna erabakiz. Federazioko 75. urteurrena dela aprobetxatuz, La Casilla pabeiloian jokatuko dira norgehiagoka gehienak, salbu eta mutilen…

Julen Berrocal: “Saskibaloia apur bat injustoa izan da gurekin azken fase honetan”

Junior eta kadeteen Euskal Ligen harira azken bi hilabeteotan zehar ekarritako elkarrizketen sekzioarekin bukatu egiten dugu, Tabirako Baqué Junior nesken entrenatzaile Julen Berrocalek helarazi digunari erreparatuz. Finalaurreko partidua jokatu zuen taldeak asteburuan Loiola Indautxuren aurka, eta ezin finalera iritsi 81-77ko emaitza sufritu ondoren. Loiola Indautxu bera izan zen txapeldun, Aranur ISBri 60-59 garaituz. Norgehiagoka horren…

Loiola Indautxu (JF) Euskadiko txapeldun!

Finalaurreko partiduan Tabirako Baqué durangarrak eta finalean Aranur ISB irabaita, aurtengo Euskadiko txapeldun bihurtu dira Junior mailako neska indautxutarrak. Aurreren iritziz, partidu gogorra izaten zen lehenbizikoa, lau taldeen kalitatea zela. Berdintsuagoa izango zen finala, zeinean amaierarako bost segundo falta zirela, Itziar Ariztimuñoren hiruko batek erabakiko zuen titulua (60-59). Defentsa indibidualetan oinarritu ziren bilbotarrak, baita barneko…

Jon Bilbao: “Lesioek barneko jokoan eragin dute nagusiki”

All Star Day eguna ospatzen den astean, ez diogu Kadete eta Junior entrenatzaileekin hitz egiteari utzi. Honakoan, Unamuno Junior Mutilen zuzendariarekin aritu gara, jon Bilbao hain zuzen. Tamalez, ez dabiltza oso ongi A2an, 7 jardunaldiren ostean partidu bakarra irabazita. Oraintxe, Fundacion 5+11 A izaten da liderra plenuarekin, zazpitik zazpi; bigarren Easo A 7tik 5 eskuratuta; hirugarren…

[:es]Gaizka Barea: “Salvo que hagamos la machada, nos quedaremos fuera de la F4 “

Euskal Ligako Junior Nesken entrenatzaile Gaizka Barea gonbidatu dugu gaurkoan, Euskal Ligan zuzentzen dabiltzan teknikoen sekzio honetara alegia. Harrobia ongi lantzen ari da klub gernikarra azken urteotan, Bizkaiko hoberen artean kokatuz seguru asko. Horrez gain, aurreko urtarrilean Nesken 1. mailan debutatu zuen Ane Olaeta izaten da bertan. Fase honi dagokionez, bosgarren daude sailkaturik garaipen bakarrarekin…

Prisco Fernández: “Behin maila salbatuta, pauso bat aurrera eman nahi F4-a jokatzeko”

Euskal Ligako mailara igotzeko zorian gelditu ziren aurreko denboraldian. Aurtengoan, ordea, hura lortu eta A1ean sailatu ziren gainera. Prisco Fernándezek zuzendutako Ziorcontrol Getxosaski Junior mutilez ari gara, laugarren sailkaturik 2 garaipen eta 3 porrotekin. Fundación 5+11 A da lehena, 5-5ko balantzearekin. Bigarren Easo A 4 eta 1rekin. Hirugarren Glual Hidraulics ISB 2-3rekin. Laugarren aipatu Getxosaski…

alex aurre loiola indautxu junior

Alex Aurre: “Gure helburua aurten Euskadiko Txapelketa eskuratzea da”

Junior eta Kadeteen prestaketa-mailekiko konpromezuari eutsiz, gaur Loiola Indautxu neska Junior taldearen Alex Aurre entrenatzailearekin mintzatu gara. Berak lortu zuen, besteak beste, duela pare bat urte zuzentzen zuen belaunaldia Espainiako laugarren hoberena izatea. Horra hor sailkapena, A1eko bigarren fase honen lehenbiziko itzulia amaituta: haiexek dira zehazki liderrak 5 garaipenekin; EASO DBNko donostiarrak dira bigarren 4-1ko…

[:es]José de Castro: “Se supone que en la A2 no deberíamos de tener rivales”

Easo 99 Aitzgorri, Zast Zarautz ZKE, Loiola Indautxu 98, Atletico SN SN LARRUN-TECNUN, Mondragon Unibertsitatea eta Tabirako Baque lehiatzen dabiltza Euskal Ligako Junior Mutilen A2 fasean. Bereziki Tabirako talde durangarrari buruz hitz egingo dugu, bere entrenatzaile José de Castroren iritziak aintzat hartuz. Moralki baxu harrapatu dugu bera eta jokalariak nolabait, A1ean sailkaturik egotea aurreikusten zutelako.…

david saiz getxo

[:es]David Saiz: “Nuestros objetivos son hacer de Gobela un campo fuerte y amarrar alguna victoria fuera”

Euskal Ligako A-2 mailan lehiatzen dabil neska juniorren Getxo S.B. taldea, aurreko abenduan lehen fasea bukatuta sailkapena lortu ostean. Getxotarrekin batera, San Viator A, Araba A, ATLETICO SN SN ANIE-TECNUN,ORDIZIA K.E. eta Ostadar S.T.K. A ere izaten dira. Halaber, joan-etorrian finkatutako formatu bidezko ligaxka jokatu egiten da. Izan ere, hiru jardunaldi ospatu dira unera arte.…