Alex Aurre: “Gure helburua aurten Euskadiko Txapelketa eskuratzea da”

alex aurre loiola indautxu junior
alex aurre loiola indautxu junior

Junior eta Kadeteen prestaketa-mailekiko konpromezuari eutsiz, gaur Loiola Indautxu neska Junior taldearen Alex Aurre entrenatzailearekin mintzatu gara. Berak lortu zuen, besteak beste, duela pare bat urte zuzentzen zuen belaunaldia Espainiako laugarren hoberena izatea. Horra hor sailkapena, A1eko bigarren fase honen lehenbiziko itzulia amaituta: haiexek dira zehazki liderrak 5 garaipenekin; EASO DBNko donostiarrak dira bigarren 4-1ko balantzearekin; hirugarrenak, ARANUR ISBko neskak, 3 garaipen 2 porrot; laugarren Tabirako Baque A 2-3ko emaitza negatiboarekin; GERNIKA KESB dugu bosgarren, garaipen bakarrarekin; eta azkenik seigarren ELECTRO ALAVESA ARASKI, oraino garaipenik ezagutu gabe. Ohikoa denez, unera arte jokatutaoaren balorazioak eskaini egiten dizkigu Aurrek jarraian, non eta lehiakortasuna eta kolektibo osoaren konpromezua azaldu diren beste behin ere funtsezko elementu gisa.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak