mario lopez gernika

Mario Lopezek Desafioan LF2-ko taldea entrenatuko du

Amaiera ezinhobea Gernika Bizkaiak aurten bizi izan duena, Mario Lopez entrenatzailearen eskutik, Emakumezkoen Ligara igo baita. Behin denboraldia amaitu dela, sariak jasotzeko garaia da. Asteburu honetan, Espainiako Saskibaloi Federazioak antolatzen duen “Emakumezkoen Liga – Emakumezkoen Liga 2 Desafioa“-n parte hartuko dute gernikako Mario Lopez entrenatzaileak eta Naiara Diez eta Patricia Valiente jokalariek. Emakumezkoen Liga 2ko…

FASE DE ASCENSO GERNIKA ALCOBENDAS

83. buletina: Bikain

Denboraldi biribila Gernikarena. Bikaina. Hasieratik bukaerara arte. Liga erregularrean liderrak. Igoera fasea jokatzeko billetea liga amaitzeko zazpi jardunaldi falta zirenean ziurtatuta. Eta lan bikaina Logroñon. Poker. Lautik lau. Emakumezkoen Ligara igo da. Mailarik gorenera. Apirilaren 28an, astelehenean, Foru Hiribilduak harrera berezia egin zion bere taldeari Udaletxean. Etxekoen babesa. Gertatutako guztia, Alberto Garcia kazetariaren eskutik. [button…

FASE DE ASCENSO GERNIKA ALCOBENDAS mario lopez

Mario Lopez: “Bihotzarekin jokatzen denean, oso txarto egin behar da galtzeko”

Gernika Bizkaiaren entrenatzailearekin, Mario Lopezekin, eta harrobiko bost jokalarietako batekin, Judith Monasteriorekin hitz egiteko aukera izan dugu. Hona hemen asteburu honetako protagonistetako bik bizitzako esperientziaren inguruan esan dutena. MARIO LOPEZ: “BIHOTZAREKIN JOKATZEN DENEAN, OSO TXARTO EGIN BEHAR DA GALTZEKO” Bizitasun handiko asteburu baten ondoren, jada ahots barik agertu zen Mario Lopez prentsa aretoan. Bertan partiduaren…

Gernika Bizkaia, campeón de Liga Femenina 2

Gernika Bizkaia, Emakumezkoen Liga 2-ko txapelduna!

Gernika Bizkaiak Emakumezkoen Liga 2 irabazi du, ostegunetik igandera arte Logroñoko Lobete Kiroldegian LF2-ko Igoera Fasean partidu guztiak irabazi ondoren. Finalaurrekoan Alcobendasi 48-57 irabazi zioten,  7 jokalari bizkaitar, horietako bost klubeko harrobian hasitakoak direlarik, eta taldearen bizkarrezurra fitxaketa zentzudunekin osatua: MVP  Miller, Naiara Díez, Patricia Valiente eta Roundtree. Gernikatik 200 zale hurbildu dira Logroñora gernikarrak aupatzera.…

gernika plantilla fase ascenso

Gernika Bizkaia Emakumezkoen Ligara igo da! Zorionak!

Gernika Bizkaiak Igoera Fasean egindako lan biribilari esker, sarrita ematen ez dena lortu du foru hiribilduko taldeak, Emakumezkoen Ligarako billetea jadanik irabazi izana, orandik finalaurrekoak jokatu ez dituenean, aurten jokoan 3 plaza baitaude. Etxeko taldearen porrotak, Campus Promoterena Universidad de Ferrolen aurka partidi zirraragari batean, Gernika Bizkaia finalaurrekoetako talde onena bihurtu da, irabazitako-galdutako partiduen balantzeari…

gernika fase de ascenso lf lf2

Gernika Bizkaia vs Al-Qázeres zuzenean gozatu (larunbatean 11:00etan)

Larunbatean, goizeko 11:00etan Gernika Bizkaia Logroñon jokatzen ari den Igoera Faseko hirugarren partidua zuzenean ikusteko aukera duzu. “Pasión Medio Comunicación”-ek partidua zuzenean eskaintzen dizu: www.pasionmc.com Gernika Bizkaiak Al-Qázeres taldearen aurka jokatzen du, talde biek multzoaren lehenengo posizioa bilatzen dutelarik, ondoren Emakumezkoen Ligarako hirugarren billetea emango ziena. Cacereseko taldea oso sendoa da, eta ez du partidurik galdu nahi.

mario lopez lópez gernika lf2

Mario Lopez: “Fasean ezin duzu hurrengo egunerako ezer utzi”

Gernika Bizkaiak eta bizkaiko emakumezkoen saskibaloiak historiarekin zita berria dute. Azken boladan, gure neskek data garrantzitsu ugari bizi dituzte, iaz Ibaizabal protagonista izan bazen, aurten Gerniaren txanda da. Sekula ez da talde bizkaitarrik Emakumezkoen Liga 2-ko Liga Erregukarreko txapelduna izan, eta aurten Gernikak lortu du, sekula ez da Igoera Faserako txartela hain goiz irabazi, baina…

liga femenina gdko ibaizabal mann filter

Talde bizkaitarrentzat emaitza zeharo ezberdinak asteburu honetan

Asteburu honetan emaitza zeharo ezberdinak egon dira ACB eta FEB txapelketetan. Gernika Bizkaiak eta Zornotzak etxetik kanpo euren partiduak irabazi zituzten, Gernikaren kasuan lehenengo posizioan jarraitzeko eta Zornotzaren kasuan, aldiz, goiko posizioetara begira jartzeko. Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk euren partiduak galdu zituzten, eta Bizkaia GDKOk mailari eusteko borrokan aurrera pauso bat emateko aukera aparta…

hodei egiluz lf ibizabal gdko bizkaia zamora

Bizkaia GDKO hil ala biziko lehenengo partiduan garaile

[box]Asteburu honetan Bizkaia GDKO eta Santurtziren garaipenak baino ez ditugu izan ACB eta FEB txapelketetan. Oro har, asteburu negatiboa gure taldeentzat. Gernika Bizkaiak denboraldiko bigarren partidua galdu du, eta Bilbao Basketek ezin izan zuen Madrilen Estudiantesi irabazi. Zilarrezko Adecco Ligan, Zornotzak Araberriren aurka euskal drbia galdu zuen, eta EBAn Mikeldik galdu egin zuen. EBAko derbi…