GDKO,Zornotza eta Santurtzi igoeragatik borrokan

(ARGAZKIA: fundacioncbgranada.es) RETAbet Bilbao Basket taldeak atseden hartu zuen, bere jardunaldia atzeratu eta gero. GDKO taldeak igoera fasea jokatzeko ametsarekin jarraitzen du Cortegadari irabazita. Laugarren postuan daude dagoeneko eta beraien esku dute sailkapena. Lointek Gernika Bizkaiak porrotarekin bukatu du denboraldia baina hirugarren postua berea du eta asteazken honetan Araskiren aurka lehiatuko da play-offetan. Zornotzak galdu…

Play-Offetara hurbiltzeko balio duten garaipenak

(ARGAZKIA: ACB Photo/J. Alberch) Orokorrean jardunaldi ona izan da gure taldeentzat, izan ere RETAbet Bilbao Basket, Ametx Zornotza eta Santurtzik lorturiko garaipenek play-offetean sartzeko aukera ematen die. ICL MANRESA 79 – RETABET BILBAO BASKET 86 Irabazi beharra zegoen eta horrela egin zen. RETAbet taldeak laugarren garaipena eskuratu zuen jarraian eta play-offetara sailkatzeko aurkari zuzen baten…

Zornotza eta GDKO Ibaizabal, asteburuko garaipen bakarrak

(Foto Santurtzi: Sergio Cocho) Ez da asteburu erraza izan  Estatu mailan dabiltzan gure taldeentzat. Lointek Gernika Bizkaia, Santurtzi eta Bidaideak taldeek liderren aurka jokatzen zuten eta ezin izan zuten irabazi. Zornotzak eta GDKO taldeek garaipena lortu zuten eta igoera dute helburu. PERFUMERÍAS AVENIDA 71 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 56 Zalantza asko egon zitekeen Gernikaren inguruan,…

Lointek Gernika Bizkaia eta Zornotza, etxetik kanpo irabaztea lortu duten talde bakarrak

Asteburu zaila zuten aurretik talde bizkaitarrek estatu mailako txapelketetan. RETAbet Bilbao Basket izan ezik gainontzekoek etxetik kanpo jokatzen zuten eta hauetatik soilik Lointek Gernika Bizkaia eta Zornotza izan ziren irabazteko gai. Beltzezko gizonek irabaztea lortu zuten eta horrela bolada txarrari agur esan diote. RETABET BILBAO BASKET 81 – TECNYCONTA ZARAGOZA 77 Lau porrot jarraian sufritu…

Gure talde adierazgarrienek huts egin dute, soilik Zornotzak eskuratu du garaipena

(RETABET ARGAZKKIAK: ACB Photo/A. Arrizabalaga) Batzuek atseden gehiago izan dute, beste batzuek gutxiago edo bat ere ez, dena dala, pasa den asteburuan estatu mailako lehiaketa guztiek berriz ekin diote, talde bizkaitarrak bertan daudelarik. RETAbet eta Lointek taldeek ez zuten zorterik izan.Soilik Zornotza izan zen gai bere partidua irabazteko. Santurtzi eta Bidaideak taldeek datorren asteburuan ekingo…

GDKO Ibaizabal eta Santurtzik sailkapeneko behealdeko taldeen aurka irabazi dute

Soilik GDKO Ibaizabal eta Santurtzik lortu dute asteburu honetan garaipena. Talde biek, jaitsiera postuen inguruan dauden taldeen aurka jokatu beharra zuten, eta nahiko eroso lortu zuten garaipena. RETAbet eta Zornotza ez ziren ondo aritu Valentzian eta Zornotzan. Lointek Gernikak ezin izan zuen irabazi IDK Gipuzkoa taldearen aurka derbian eta Bidaideakek porrota jaso du Albaceten. VALENCIA…

“10 bat” bizkaitarrentzat estatuko lehiaketetan

Asteburu biribila gure taldeentzako estatuko lehiaketetan. Retabetek gehiegi sufritu gabe irabazi zion Joventuteri, Lointekek Koparako sailkapen zuzena lortu du matematikoki, Ametx Zornotzak liderrari irabazi dio Larrean, GDKO Limari irabazi zion eta Santurtzik Ulacia Gruporen aurkako partida erraz irabazi zion, partidu osoa kontrolatuz. Bidaideakek Modebari irabazi zion. RETABET BILBAO BASKET 83 – JOVENTUT 70 “Beltzezko Gizonen” bolada…

Lointek eta Bidaideak taldeek estu hartu dituzte liderrak baina ezin izan dute garaipenik lortu

Emaitza onak gure taldeentzat azken jardunaldian. Bilbao Basketek ez zuen partidarik, Zornotza eta GDKO Ibaizabal taldeek garaipenak lortu zituzten etxetik kanpo, Santurtzik garaipen garrantzitsua lortu zuen etxean Easoren aurka. Lointek eta Bidaidek taldeek ezin izan zuten garaipenik lortu liderren aurka. GIRONA 59 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 55 Ezustekoa ematetik gertu egon da Lointek Gernika Bizkaia…

Jardunaldi ona, talde bizkaitar guztiek irabazi dute, Santurtzik izan ezik

 (ARGAZKIA: Pablo Lanza) Ia partida guztiak irabazi dituzte gure taldeek. Bizkaiko Elitezko saskibaloia zorioneko dago. Dominion Bilbao Basketek Barcelonari irabazi zion eta lidertzan dago. Lointek Gernika Bizkaiaak CREFri irabazi zion eta hirugarren postuan dago bera bakarrik, Zornotzak Albaceteri aurre egin zion eta GDKO taldeak berriz ere garaipena lortu zuen Añares Riojaren aurka. Gure taldeen artean…

III JAVI DURANGO memoriala: Quesos el Pastorrek hirugarren postua lortu du IDK Gipuzkoari 71-64 irabazi eta gero

III. Javi Durango Memorialeko bigarren jardunaldiak, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta BizkaiaBasket Fundazioak, GB Getxoren laguntzarekin antolatzen duen Elite Torneo honen hirugarren postua norentzat den erabaki du. Hirugarren postua partidaren erritmoa markatu duen Quesos el Pastorrentzat izan da, izan ere Donostiarren erasoaldiak aguantatzeko gai izan ziren eta nahiz eta partida buktzeko 3 minuturen faltan donostiarrak aukerekin…