Ziklo berria Dominion Bilbao Basketentzat

Mugimendu asko izan dira uda honetan Dominion Bilbao Basket taldean.Presidente aldaketa,entrenatzaile aldaketa eta aurpegi berri asko jokalarien artean. Jarraian gertatutakoa laburbiltzen eta “beltzezko gizonen” aurre-denboraldia azalduko dizuegu. Talde Bilbotarrean izandako lehen aldaketa nagusia Sito Alonsoren irteera eta Carles Durán teknikoaren ailegaera izan da. Entrenatzaile Kataluniarra Valencia Basketetik dator eta bi denboraldirako sinatu du. Berarekin Carlos…

Al-Qázeres eta Fuenlabrada izango dira Gernika eta Bilbao Basketen lehen aurkariak

Irailaren 28an hasiko du Liga Gernika Bizkaiak Extremadurako Al-Qázeres taldearen aurka eta Urriaren 1ean edo 2an ekingo dio liga hasierari Dominion Bilbao Basketek Montakit Fuenlabradaren aurka Madrilen. Emakumezko Ligaren egutegia pasa den astean egin zuen ofizial Espainiako Federazioak. Hirugarren denboraldia izango da gorengo mailan Gernikarrentzat eta aurreko ekitaldietako maila berdintzea izango dute helburu. Mario Lopezen…

Bilbao Basket - Estudiantes

Bilbao Basket Tuenti Movil Estudiantesen aurka nagusi, eta Bizkaia GDKOk garaipenari ihes egiten utzi zion

Bilbao Basketek erraz irabazi zion Tuenti Movil Estudiantesi 72-55, talde bilbotarra bigarren garaipen jarrai eskuratuz, azkeneko posizioetatik ihes eginez; gertalari bizkaitar bi aurrez-aurre izan zituen partiduan. Garaipena, beraz, belzdun gizonentzat. Emakumezkoen Ligan, Bizkaia GDKOk ezin izan zuen Zaragozan Mann Filter garaitu, partidu berdindua izan arren. Estitxu Ibaretxeren neskek eskura izan zuten garaipena, baina amaieran zaragozarrak…

Araia Peña LF2 Gernika

Gernika Bizkaiaren multzoaren buruzagitza eta Askartzaren bigarren garaipena asteburuko gertaera positiboak izan dira

Asteburu honetan ez dira emaitza positibo askorik egon Endesa ligan eta FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrentzat. Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk sailkapeneko azken posizioetan jarraitzen dute, garaipen bana dutelarik, eta asteburu honetan ezin izan dituzte euren partiduak aurrera eraman. Zornotzak puntu bakar batengatik galdu zuen Adecco Platako euskal derbian Iraurgiren kontra. EBA ligan, Askartzak bere…